Kaixo, 
Federatzako lehen epea abenduaren 4tik 20ra izango da. Bigarren epea berriz, urtarrilaren 11tik aurrera.
Jakinarazten dizugu iaz bezala aurten ere Pagoeta mendizale elkarteko bazkidetza-kuota kobratuko zaizuela federatzean. Kuota estaldura minimoari gehitzen zaio; zehazki:12 euro helduak, 6 euro gazteak eta jubilatuak, doan. 
Federatzen ez direnei, berriz, urtero bezela, kontu korrontetik pasako zaizue bazkidetza. 
Abenduaren 4tik aurrera, webguneko formularioan (https://www.pagoeta.eus) izango duzue informazio guztia eta federatzeko aukera. Mesedez, arretaz begiratu eta dena ongi irakurri, akatsik ez egiteko.
Mila esker.
Batzordea

Federatzeko garaia iritsi da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.