Bazkide hori:
Lehenik eta behin, urte berri on!
Elkartearen ohiko Batzar Nagusia urtarrilaren 21ean izango da.
Ohi bezala, lehen deialdia 19:45ean izango da, eta 20:00ean bigarrena.

Pentsatuko zenuenez, batzarra telematikoa izango da, eta horretarako jit.si aplikazioa erabiliko dugu. Hau da batzarrean sartzeko helbidea:
https://meet.jit.si/PagoetaME_2020_BatzarNagusia
Nahikoa da esteka horretan klik egitea batzarraren “gelan” sartzeko. Batzordearen aurkezpena dirauen bitartean, komeni da zure mikrofonoa eta kamera desaktibatuta edukitzea, konexioaren kalitatea ahal den onena izan dadin. Zerbait esan edo galdetu nahi baduzu, eskua altxatzeko ikonoa sakatzea da egokiena, eta gero mikroa aktibatzea (kamera ere bai, nahi izatera).
Hauek dira batzarrean landuko diren gaiak:

  • 2019ko akta irakurtzea eta, bidezkoa bada, onartzea
  • 2020ko jardueren balantzea
  • 2020ko bazkidetza eta federatuak
  • 2020ko diru-kontuak eta 2021eko aurrekontu-proposamena eta, bidezkoak badira, onartzea
  • 2021eko bazkide-kuota eta -prezioak
  • 2021eko egutegia
  • Pagoeta berritzen
  • Eskari-galderak

Denok espero dugu 2021a aurrekoa baino urte hobea izatea, baina iaz bezala aurten ere, zuhurtziaz jokatzea eta segurtasuna zaintzea izango dira gure elkartearen jokabidea gidatuko duten irizpideak.
Telematikoki behintzat elkarrekin egoteko aukera aprobetxa dezagun.

Ondo-ondo izan,
Batzordea

Pagoeta Mendizale Elkartearen ohiko Batzar Nagusia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.