Kaixo. Arkamurka natura elkarteak, Zarauzko udala eta Gipuzkoako Foru aldundiarekin elkar-lanean , urtarrilaren 30ean ospatu nahi du aurten hezegune-eguna. Hiru ekintza burutu nahiko lituzke aurten Arkamurkak:
1.- Iñurritzako alde bietan dauden zaborrak bildu, plastiko ugari baitago.
2.- Erakutsi nahiko genuke zein landare inbaditzaile ugaltzen ari diren biotopoan, eta bakarren batzuk moztu ere egingo dira.
3.- Ainhoa Goenagaren eskutik Zarauzko erreken inguruko arte proiektuan egindako arrai itxurako “haize mahuken” koinoborioak egun hortan erreka inguruan kokatzia.
Lekua; Zarauzko surtidorearen aurreko biotopo sarreran.
Eguna; Urtarrilak 30, larunbata
Ordua; Goizeko 9;00tan
Ekarri beharrekoak; Eskularruak eta katiuskak (Zaborra biltzen ibili behar dutenak behintzat)
Covid 19 ari aurre egiteko eguneratuta dauden babes-neurriak hartuko dira.(Musukoa, 4 pertsonako taldeak, distantziak eta abar…)
Etorri nahi duen guztientzat han izango gara goizetik,
Zain izango gaituzue.Informazio zabalagoa hemen sartuta.
https://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/2021/01/zarauzko-ii-hezegune-eguna-plastiko.html
Ongi izan.