Arratsaldeon.

Irteeren faltan datozen asteetan izango ditugun hainbat ekintza interesgarrien berri ematera gatoz.

Zarauzko XXIII Astronomi Astea

Gure Lur planetaren auzokide, Martitza edo Marte planeta dugu. Gauez begibistaz ikusi daitekena eta oso aspalditik ezaguna dena. Gizakiak betidanik izan du harekiko erakarpena: zeruan egiten zuen ibilbide berezia zela eta hasieran, lehen teleskopioekin begira hasi zirenean eta baita gaur egun ere dauzkagun teknologia onenekin aztertzen hasi garen hontan.

Aurtenago Astronomia Aste murriztu honetan Marte planeta izango dugu hizpide.

Apirilaren 27 eta 29 an izango dira jardunaldiak. Lehenengoa Modelo Aretoan izango da eta bigarrena berriz streaming bidez                                              http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com

Behekaldeko esteka honetan sartuta aurkituko duzu egitarau osoa; 

https://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/2021/04/gure-lur-planetaren-auzokide-martitza.html

Zarauzko MENDI TOURRA

Maiatzak 13/20/27, ostegunak, arratsaldeko 19:00tan, Modelo zineman azken urteko mendi filmik honenak ekarriko ditugu. Biboko mendi filmean saritutako pelikulak ekarriko ditugu.

Ekainak 3 ostegunean berriz, ordu berean eta modelon Alex Txikon izango dugu Everestetik bueltan dela.
“Alex Txikonen menditazioak” liburua aurkeztu, ikusentzunezkoa ikusi eta galderak egiteko aukera izango dugu.

Mendi Tourreko sarrerak 5 euro izango dira eta txarteldegian 30 lehenago jarriko ditugu sarrerak salgai.
Atxekituta dituzue kartelak eta hemen trailerra deskargatzeko esteka: https://we.tl/t-9eQ5lfkyGd

Zarauzko XXIII astronomi asteak + Zarauzko Mendi Tourra + Alex Txikon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.