Bazkide hori, aspaldiko!
Jakingo zenuenez, pandemiaren hoberanzko bilakaerak ekarri duen arau-aldaketaren arabera, kirola atari zabalean egiteko ez dago pertsona-mugarik.

Hori dela eta, batzordekideok pentsatu dugu badela garaia mendi-irteerak pixkanaka-pixkanaka berriz egiten hasteko. Oraingoz ez da posible autobus-bidaia antolatzea, baina aukera dago irteeraren abiapuntura trenez mugitzeko. Hori aprobetxatuta, gonbit hau egin nahi dizugu:

Eguna: ekainaren 27a
Plana: Debara trenez joan, eta Zumaiara oinez etorri, GR-121i jarraituz
Luzera: 14 km.
Iraupena (g.g.b.): 4 h.
Irteera: 08:20ko trena hartuko dugu Zarautzen

Esan gabe doa, une oro beteko ditugu indarrean dauden segurtasun-neurriak.
Espero dugu ideia ontzat hartzea, eta gurekin bat egitera animatzea!
Azkenik, batzordekideok pentsatu dugu irailetik aurrera, dena ondo bidean, irteerak jarraitutasunez antolatzen hastea. Ea lortzen dugun! Jakingo duzue gure berri.

Adeitasunez,
Batzordea

Aspaldiko partez, irteera bat egiteko proposamena

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.