Kaixo, aspaldiko!

Iraila da dagoeneko, eta, aurreko mezuan iragarri bezala, batzordekideon nahia da mendi-ibilaldiak berrabiaraztea. Pandemiaren bilakaerak horretarako aukera ematen duela dirudi, eta bada garaia denbora luzez eten behar izan dugun jarduerari berrekiteko. Esan gabe doa, indarrean diren segurtasun-neurriak betetzen segituko dugu, zintzo eta zorrotz.

Urte-amaiera arteko programa prestatzen ari gara, baina oraingoz esan dezakegu hurrengo irteera irailaren 19an izango dela. Gorbeiara igoko gara, Murua-Gorbeia-Barazar ibilbideari jarraituz. Egun osokoa izango da. Laster bidaliko dizugu informazio zehatza.

Bitartean, segi ondo eta ekin bideari!

Batzordea.

Irteerak berriz martxan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.