Muruatik (617 m) abiatu eta, Zubialde errekatik harrobietara doan bidea eskuinean utzita, Gonga gainera igoko gara (1.062 m). Aurrerago, Pagazuri inguruan (1.119 m), Murgiatik datorren bidearekin bat egingo dugu, eta handik segituko dugu Gorbeiako gailurreraino (1.482 m). Gorbeiako gailurretik behera hasiko gara, Aldamin mendiaren eskuinaldetik. Rezolako bordaren aldamenetik igaro eta erreka zeharkatuko dugu, Atxuri pasabide ederrarekin topo egin arte (936 m). Hura igaro ondoren, basoan sartu eta Saldropo atsedenlekura iritsiko gara (613 m).
Luzera: 15,5 km
Iraupena: 5-6 ordu
Desnibela: 910 m

Download “Murua-Gorbeia-Saldropo Track-a”
Murua_Gorbeia_Saldropo.gpx – Downloaded 3759 times – 87,94 KBIRAILAK 19: Murua-Gorbeia-Saldropo