Bazkide hori: 2025eko emanaldien programari amaiera emateko, Jon Beloki zarauztarra gonbidatu dugu elkartera, eta abenduaren 19an, 19:00etan, bere esperientzia ugari eta aberatsen berri emango digu, hala nola 1998an Indiako Himalayako Dunagirikoa, 2002an Nepalen Annapurnakoa eta 2004ean Pakistango Gasherbrum IV eta IIIko
Azaroaren 28 – Hitzaldia: “MENDIZALETASUNAREN EKARPENAK GIZARTEARENTZAT”
Aspaldian askotan entzun izan dugu Mendi Elkarteak eta mendizaletasun tradizionala krisiandaudela. Gizalegezkoa da jendearen ohiturak eta joerak aldatuz joatea. Baina,mendizaletasunak merezi duen aitorpena jasotzen al du komunikabide, gizarte eta erakundeenaldetik? jabetzen al gara bere benetako balioaz? Hitzaldi honetan Mendizaletasunaren garrantzia
Azaroaren 23an, Arkamurkarekin batera Iparraldera
Bazkide hori, Azaroa iritsi da, eta horrekin batera urteko azken irteeraren data. Urtero bezala, Arkamurka Natur Taldeak eta Pagoeta Mendi Elkarteak azaroaren 23an urteko azken irteeran parte hartzeko gonbita luzatzen dizute. Aurten Lapurdiko kostaldera joango gara. Abadia Gazteluaren inguruan hasiko
AZAROAK 8: Mugiro – Arruitz – Gesalazarreko gatzaga – Ixkier ur-jauzia – Mugiro
Arazoaren 8an, Nafarroako Larraun eskualdera joango gara. Mugirotik hasita, Arruitz herritik igaroko gara, Gesalazarreko gatzagara joateko. Handik, Illaralde eta Pagaditxar mendietara igoko gara. Gero, Larraun ibaiaren ibilgura jaitsiko, Beltzuntze zubitik pasatu, eta handi gora jarraituko dugu, Mugirorantz. Ixkierreko ur-jauzira ikusteko
Urriaren 24ko emanaldia: Dolomitak
Urriaren 24an, Jokin Lizeagak eta Maddalen Irazustak Dolomitetara eramango gaituzte. “Zarautzen hasi zen dena, furgoneta batekin, mendirako gogo askorekin… eta plan zehatzik gabe. Gure helmuga: Dolomitak. Bi astez, furgoneta gure etxe bihurtu genuen, bidexkak gure autopista eta bizikletan igotako portuak
URRIAK 26: Mendi Erronka, 2. etapa
Euskal Herriko mendi erronkaren bigarren ibilbidea egingo dugu oraingo honetan. Betelutik irten eta Aralarko zelaiak zeharkatu ondoren Albin bukatuaz. 17 kilometroko ibilbidea, zailtasun teknikorik ez duena. Kilometro Bertikala jokatzen lasterketa egunean. da Irumugarrietako igoeran, Etapa honetan Irumugarrieta tontorra igotzen da,
Urriaren 11n eta 12an, Errioxara
Bazkide hori: Honen berriz ematen dizugu Errioxara antolatu dugun asteburu-pasaren berri. Ezcarayn hartuko dugu ostatu. STOP. Larunbatean, San Lorenzora. STOP. Gero, txikiteo ziurtatua. STOPik gabe. Igandean, Valgañoneko gorostidia, Europako handienetakoa. STOP. Laster izango duzu gure webgunean informazio zehatzagoa. STOP. Ez STOP
Munduko ibilbiderik onena? (Peru)
Bazkide hori: Irailaren 25ean ekingo diegu berriz hileroko emanaldiei. Zarauzko Kalapie taldeak antolatuta, Mikel Bringas etorriko zaigu Perun barrena egindako bizikleta-bidaiaren berri ematera. Munduko ibilbiderik onena? du izena bere aurkezpenak. Honekin batera doakizun dokumentuan duzu informazio zehatzagoa. Beti bezala, Pagoetaren aretoan elkartuko
IRAILAK 21: Leze kobatik gora: Araba, Nafarroa eta Gipuzkoaarteko tripuntua (Olano, Aiztxiki eta Arbarrain)
Gogoratu egutegian 14a jarri arren, 21ean dela irteera. Kilometroak: 13 kmDenbora: 5-6 orduDesnibel positiboa: 700 metro inguruZailtasuna: errazaZailtasun teknikoa: erraza Araia inguruko baso eta mendi bazterrak miatzen jarraitzen dugu. Aurtengoan, Altzania mendilerroko ipar-ekialdeko txokoetan zehar murgilduko gara, Arabak Gipuzkoa eta
Uztailaren 19-20ko Pirinioetako irteera bertan behera
Bazkide hori: Gainditu ezin izan ditugun zenbait antolakuntza-arazo direla medio, bertan behera utzi beharrean gaude uztailaren 19-20ko Pirinioetako irteera. Asko sentitzen dugu, eta barka eragozpenak. Ondo pasa uda, segi mendian ibiltzen, eta irailean izango gara! Batzordea
