AZAROAK 8: Mugiro – Arruitz – Gesalazarreko gatzaga – Ixkier ur-jauzia – Mugiro

Arazoaren 8an, Nafarroako Larraun eskualdera joango gara. Mugirotik hasita, Arruitz herritik igaroko gara, Gesalazarreko gatzagara joateko. Handik, Illaralde eta Pagaditxar mendietara igoko gara. Gero, Larraun ibaiaren ibilgura jaitsiko, Beltzuntze zubitik pasatu, eta handi gora jarraituko dugu, Mugirorantz. Ixkierreko ur-jauzira ikusteko desbideratuko gara zertxobait, abiapuntura iritsi aurretik.

Irteerak ez du zailtasun teknikorik.

Luzera: 13 km | Desnibela: 663 m | Puntu altuena: 665 m 

Iraupena: 4 ordu inguru

Egun osoko irteera izango da

Ibilaldia bukatutakoan, txistor-jana eskainiko dugu!!!

Izen-ematea: Mendizabal kinkila-dendan, azaroaren 3tik 7ra bitarte.

Irteera: goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu!

Download “Mugiro - Arruitz - Gesalazarreko gatzaga - Ixkier ur-jauzia - Mugiro Track-a” Migiro-Arruitz-Gesalazarreko-gatzaga-Ixkier-ur-jauzia-Mugiro.gpx – Downloaded 453 times – 243,29 KB

Urriaren 24ko emanaldia: Dolomitak

Urriaren 24an, Jokin Lizeagak eta Maddalen Irazustak Dolomitetara eramango gaituzte.

“Zarautzen hasi zen dena, furgoneta batekin, mendirako gogo askorekin… eta plan zehatzik gabe. Gure helmuga: Dolomitak. Bi astez, furgoneta gure etxe bihurtu genuen, bidexkak gure autopista eta bizikletan igotako portuak gure izerdi iturri handienak. Postaleko paisaiak, afari inprobisatuak eta dutxa hotzen bat edo beste tarteko, igoeraz, jaitsieraz eta une ahaztezinez betetako abentura bizitu dugu. Hona hemen (literalki) arnasarik gabe utzi gintuen bidai honen laburpen txiki bat…”
Han ikusiko zaitugulakoan,
Batzordea

URRIAK 26: Mendi Erronka, 2. etapa

Euskal Herriko mendi erronkaren bigarren ibilbidea egingo dugu oraingo honetan. Betelutik irten eta Aralarko zelaiak zeharkatu ondoren Albin bukatuaz. 17 kilometroko ibilbidea, zailtasun teknikorik ez duena.

Kilometro Bertikala  jokatzen lasterketa egunean. da Irumugarrietako igoeran, Etapa honetan Irumugarrieta tontorra igotzen da, Aralarreko tontorrik garaiena,  hain zuzen ibilbideko punturik altuena 1.431 metrorekin eta erronka guztiko altuera  baxuenaetik irtengo gara. 222 metrorekin.Aralar guztia zeharkatuko dugu, Gaintza herria…..

Download “Mendi Erronka, 2. etapa, Betelu - Gaintza - Irumugarrieta - Albi Track-a” Mendi-Erronka-2.-etapa-Betelu-Gaintza-Irumugarrieta-Albi.gpx – Downloaded 820 times – 290,63 KB

Urriaren 11n eta 12an, Errioxara

Bazkide hori:

Honen berriz ematen dizugu Errioxara antolatu dugun asteburu-pasaren berri. Ezcarayn hartuko dugu ostatu. STOP. Larunbatean, San Lorenzora. STOP. Gero, txikiteo ziurtatua. STOPik gabe. Igandean, Valgañoneko gorostidia, Europako handienetakoa. STOP. Laster izango duzu gure webgunean informazio zehatzagoa. STOP.

Ez STOP egin, eta animatu!

Batzordea

Download “Azarrulla-7 Puentes-Rebenzana-San Lorenzo-Guillizarrias-Benegerra-Marrulla-Sagastia-Ezkarai Track-a” Azarrulla-7-Puentes-Rebenzana-San-Lorenzo-Guillizarrias-Benegerra-Marrulla-Sagastia-Ezkarai.gpx – Downloaded 774 times – 560,21 KB
Download “Ezkarai-Dehesa-Valgañon-El Yedro-Zorraquin-Ezkarai Track-a” Ezkarai-Dehesa-Valganon-El-Yedro-Zorraquin-Ezkarai.gpx – Downloaded 817 times – 154,42 KB Download “Ezkarai - egitaraua eta baldintzak” Errioxa_SanLorenzo.pdf – Downloaded 870 times – 76,66 KB

Munduko ibilbiderik onena? (Peru)

Bazkide hori:

Irailaren 25ean ekingo diegu berriz hileroko emanaldiei. 

Zarauzko Kalapie taldeak antolatuta, Mikel Bringas etorriko zaigu Perun barrena egindako bizikleta-bidaiaren berri ematera. Munduko ibilbiderik onena? du izena bere aurkezpenak.

Honekin batera doakizun dokumentuan duzu informazio zehatzagoa.

Beti bezala, Pagoetaren aretoan elkartuko gara, 19:00etan.

Animatu!

Batzordea

Download “Peru emanaldia” Peru-emanaldia.pdf – Downloaded 975 times – 2,30 MB

IRAILAK 21: Leze kobatik gora: Araba, Nafarroa eta Gipuzkoaarteko tripuntua (Olano, Aiztxiki eta Arbarrain)

Gogoratu egutegian 14a jarri arren, 21ean dela irteera.

Kilometroak: 13 km
Denbora: 5-6 ordu
Desnibel positiboa: 700 metro inguru
Zailtasuna: erraza
Zailtasun teknikoa: erraza

Araia inguruko baso eta mendi bazterrak miatzen jarraitzen dugu. Aurtengoan, Altzania mendilerroko ipar-ekialdeko txokoetan zehar murgilduko gara, Arabak Gipuzkoa eta Nafarroarekin partekatzen duen tripuntutik gertu (muga hirukoitza). Ibilaldiari Leze koba aurrean dagoen aparkalekutik emango diogu hasiera, Ilarduia eta Egino herrien artean kokatuta dagoen amildegi-leizetik, hain zuzen. Eremu hori, osorik, ezin hobea da eskalada gustuko dutenentzat. Espeleologia atsegin dutenentzako, aukeran ere zonalde honetan Leze koba barrutik zeharkatzea, Koloxkan (mendian gora) dagoen sarreratik.

Bretxa bidexkatik gora
Gorputza berotzeko ia astirik gabe, egunean egin behar dugun igoerarik bortitzenari aurre egingo diogu. La Leze gaztandegia ezkerrean eta Leze kobaren ahoa eskuinean utzita, Bretxa bidexkatik gora egingo dugu. Hasierako hirurehun metroak segurtasun handiagoarekin igarotzeko, hemen instalatuta dauden kate eta zirrindolez baliatuko gara. Arriskurik ez da, ordea, eta ez da igoera bereziki zaila teknikoki, bai, alabaina, fisikoki.

Artzanegiko tutuak pasata
Zirrindola eta kate gunea atzean utzita, mendian dagoen Artzanegi errekatik aintzinean ura ateratzeko eraikitako tutu batzuk zeharkatuko ditugu. Ondoren, ekialdera jota, eta Koloxkako leihora doan bidexka ezkerrean utzita (Leze kobako goiko sarrera), sasi artean doan bide batetik eguneko lehen tontorrera helduko gara: Olano (1083 m); bi kilometro eskas egina eta ia laurehun metroko desnibel positiboa metatuta, gaurkoan egin beharreko ahalegin fisikoena burutu dugu, beraz. Hemengo bistak, ordea, merezidunak dira: mendebaldean, Aizkorri-Aratz mendilerroa, baita Arabako lautada ere; hegoaldean, aurreko urtean igotako Legaire kanpak eta Entzia mendilerroa; ekialdean, Berian (San Donato, Andina), Aralar eta, urrunean, eguraldiak hala nahi izanez gero, Mendebaldeko Haranetako Parke Naturala (Pirinioak); eta iparraldean, aurtengoan murgilduko garen pagadiak.

Altzania mendilerroko ipar-mendebaldeko isuria

Olano (1083 m)
Ekialderantz jota, zertxobait jaisten, eguneko bigarren tontorrera helduko gara: Aiztxiki, edo Olano txiki (1049 m). Hemendik, norabidea aldatuta eta La Leze gaztandegiko artzainak ardiak larratzen dituen landa bat zeharkatuta, gora egingo dugu berriro, mendi-bide batetik. Desnibela ia zangotan somatu barik, laster iritsiko gara eguneko hirugarren eta azken tontorrera: Arbarrain (1118 m). Tokia ez da, ordea, tontorragatik ospetsua, baizik eta Arabak, Gipuzkoak eta Nafarroak puntu honetan talka egiten baitute. Hasieran aipatutako tripuntura heldu gara: puntu geografiko hau dokumentatzeko, Agurain mendi taldeak jarritako
monolito bat dugu ikusgai, euskal hiru probintziak batzen dituena.

Araba, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko tripuntua

Norabidez aldatuko dugu berriro: mendebalderantz. Pixkana-pixkana, Araiara joko dugu. Hiru-muga atzean utzita, Altzania mendilerroko iparraldeko pagadiak igaroko ditugu, bidexka eta mendi-bideak jarraituz. Bideak hasieran jaitsiera joera hartuko du, ondoren ordekan joango gara. Pagaelortza mendi-lepoa atzean utzita eta Umandia (1224 m) tontorraren ipar-isurialdea zeharkatuz, harri estrukturek, goroldioztatutak, paraje bitxi eta magikoak sortzen dituzte zonalde honetan. Eguneko azken aldapa dugu arerio: ehun metroko desnibela egina, Atabarrateko mendi-lepora iritsiko gara.

Zirauntza ibaiaren iturburua
Hemendik, Araba lautadaren estanpa aurrean dugularik, Zirauntza ibaiaren iturburura jaitsiko gara, zeinen urek Arga ibaia, lehenbizi, eta Ebro ibaia, ondoren, harrotuko dutenak. Ibaiaren magaletik azken bi kilometroak beherantz egin ostean, Ajuria Urigoitia fabrikara iritsiko gara, garai batean mendietatik jaisten ziren metalak prozesatzeko lantegia zenera. 1848 urtean eraikita, Euskal Herriko industrializazioaren ereduzko paisaia dugu ibilaldiaren amaieran.

Ajuria Urigoitia lantegia
Gutxi-gorabehera bost orduko bidea bete ondoren, hamahiru kilometro eta zazpiehun metroko desnibel positiboarekin, gose eta egarri helduko gara Araiara. Eguraldi ona izanez gero, frontoiko arkupetan edo elizako portxean bazkaltzeko aukera edukiko dugu, tabernetatik gertuko leku estrategikoan.

Download “Leze -Olano - Araia Track-a” Araba-Nafarroaeta-Gipuzkoarteko-tripuntua.gpx – Downloaded 852 times – 250,57 KB

Ekainaren 21-22ko irteera: Pirinioak

Ekaineko egunik luzeenetan, aste bukaera zoragarri bat pasatzeko proposamenarekin gatoz.

Ekainak 21 Larunbata

Gaurko ibilbidea Lizarako aterpetxean hasiko dugu. Izen bereko lautada gurutzatu ostean, paraje ederrez gozatuaz, El Bozo leporantz zuzenduko gara.  Behin bertara iritsitakoan, GR 11 jarraituaz, Esper leporantz joango gara eta handik aurrera Aspe zirku ikusgarria ikusiko dugu. Hortik aurrera, Tuca Blancatik igaroaz, Candanchura iritsiko gara. Luzera: 16,5 km.

Gorabehera: +~1000m.

Denbora: 7 ordu.

Download “Lizara - Candanchu GR11tik Track-a” gr11-espana-etapa-11-senda-pirenaica-ref-de-lizara-a-collado.gpx – Downloaded 842 times – 293,05 KB

Ekainak 22 Igandea

La Moleta mendia

Aragoi ibaia gurutzatu eta Coll de Los Ladrones aldera abiatuko gara. Pistan aurrera eginaz, Ibon de Iserias alderako norabidea jarraituko dugu. Las Negras ur-jauzia izango dugu begi-bistan baina ez gara bertaraino iritsiko. Handik gutxira harri laukizuzen handi baterantz zuzenduko gara, bertatik abiatzen da Ibon de Iseriasera eramango gaituen xenda. Behin bertara iritsita Moletako leporantz joko dugu. hemendik ibilbide zirraragarri bat jarraituz La Moletako gailurrera iritsiko gara zentzumenen gozamenerako. Beherako bidea hartuko dugu orain, Hasieran inguru harritsuan eta ondoren xendan barrena, Ibili-ibilian sugearenak eginaz, P. lineako eraikuntza eta gotorlekuarekin egingo dugu topo eta segituan iritsiko gara helmugara. On egin!!

Luzera: 16 km. inguru.

Gorabehera: +1400m. -1400m.

Iraupena: 8 ordu inguru.

Download “La Moleta track-a” pico-la-moleta-2-572-m-circular-por-el-carreton-ibon-de-iser.gpx – Downloaded 1698 times – 309,15 KB

Ekipajea: udaberriko ohiko ekipoa; beroki/euritakoren bat, makilak, esku-zorroak, bi egunetarako mokaduak, ura eta abar. Ez sartu pisu gehiegi motxilan. 

Lotarako tokia: Candanchuko aterpean Mantak badaude, maindirea edo zakua bakoitzaren kontu. 

PREZIOAKGazteakHelduak
Bazkideak  55.00 (25 urte arte)90.00
Bazkide ez direnak  60,00 (25 urte arte)100.00

ORDAINKETA:

KUTXABANK2095 5076 48 1065685215
LABORAL KUTXA3035 0029 65 0290015562

PREZIOETAN SARTUTA DAGO: Joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu)

Plaza mugatuak: guztira, 40

Izen-ematea 

Bi aukera daude:

– Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. 
– Pagoeta Mendizale Elkartean ostegunetan.

Egunak: Maiatzaren 28tik ekainaren 13ra. Ordutegia: 20:00tik 21:00ra

Irteera goizeko 06:00etan izango da, Agoüeseko biribilgunetik.

Animatu!

ZARAUZKO BETERANOEN XXII. IBILALDIA

Baraibar – Iribas – Basakaitz iturburua – Aitzarratetako iturburua – Muzkua –
Baraibar

Aurtengoan Nafarroako Larraun Bailarara joango gara geure ibilaldi eta bazkaritxoa egitera. Aralar mendiaren ekialdera hain xuxen.

Baraibarren hasi eta bide zabaletik Iribas herriskara joango gara, hemendik maldatxo batetik behera
eginez Larraun erreka sortzen den Basakaitz iturburura jaitsiko gara.

Ondoren, etorritako bidean pauso batzuk atzera egin eta bide edo xenda polit batetik jarraituz Lezegalde leizea dagoen gunera iritsiko gara, aurrera jarraituz Ertzilla erreka lurpean sartzen den gunean izango gara. Bideari jarraituko diogu eta horrela haitz-ebaki handi baten azpian dagoen Aitzarratetako iturburua eta garai bateko errotaren hondakinak dauden gunean izango gara Iturburu hau da lehen lurperatzen ikusi dugun Ertzilla errekaren sorburua ere. Etorritako bidetik atzera egingo dugu, Arotzenea Bordaren aldamenera iritsitakoan norabidea aldatuz, Baraibar aldera joango gara, errepidera iritsitakoan hau gurutzatu eta, norabidea aldatuz Muzkua muinora igoko gara. Behin gainean, begien gozamenerako Larraun Bailararen ikuspegi bikaina dugu.

Beherako bidea hartuaz lepo batera jaitsi, eta norabidea aldatuz berriro gora ekingo diogu, horrela gaina hartutakoan alanbre-sarea gurutzatzeko gainetik pasa eta, beherako bidean jarriko gara, eta ate-sare bat gurutzatu ondoren, zatitxo bat hormigoizko bidetik behera eginda, hau utzi eta, bide zabaletik abiapuntua izan den Baraibar herrian amaituko dugu ibilaldia.


Distantzia. 10,3 km inguru. Igoera / jaitsiera metatuak 270 m inguru
Denbora: Lasai ibiliaz 4:00 / 4:30 ordu inguru

Download “Baraibar - Iribas - Basakaitz - Aitzarrateta - Muzkua - Baraibar Track-a” Baraibar-Iribas-Basakaitz-Aitzarrateta-Muzkua-Baraibar.gpx – Downloaded 875 times – 128,40 KB

Baraibar – Iribas – Aitzarratetako iturburua – Iribas (motxa)

Ibilbide honetan ere, luzea egingo dutenaren berdina izango da Iribasera iritsi arte, hemendik aurrera bide zabal eta lasai batetik jarraituz joango gara haitz-ebaki handi baten azpian dagoen Aitzarratetako iturburura “Ertzilla errekaren sorburua” den gunera iristeko.
Itzulera, joandako bidetik atzera eginez hasiko dugu, baina laster eskuinera doan bidea hartuaz errekaren aldamenera hurbilduko gara, eta horrela jarraituz Ertzilla erreka lurpean ezkutatzen den gunean izango gara. Aurrera jarraituz Lezegalde leizea ikusiko dugu, aurrera bidean aurrera eginda azken zatian maldatxo txiki bat igo behar da Iribas herriskara iristeko.


Autobusa hemen egongo da Baraibarrera eramateko
Ibilaldi lasai eta atsegina, eta batere zailtasunik gabea, hau da; edonork egiteko modukoa.
Distantzia: 6,3 km inguru. Igoera / jaitsiera metatuak; 75 m inguru
Denbora: Lasai-lasai ibiliaz 3:00 ordu inguru

Download “Baraibar - Iribas - Aitzarrateta - Iribas Track-a” Baraibar-Iribas-Aitzarrateta-Iribas.gpx – Downloaded 887 times – 96,91 KB

Irteera: 8:30an Agoueseneko Biribilgunean eta Nafarroa kalean Iñurritzako geltokian.
Izena ematea: Pagoeta Mendizale Elkartean, Maiatzaren 15 eta 16an. Ordua: 18:30 – 20:00 bitartean
Prezioa: Autobusa 10,00 € Bazkaria: 23,00 €
Bazkaria: Baraibarko Ostatua Jatetxean izango da.
Animatu! Mendi ibilaldia egin, eta egun pasa polit bat pasatzera