MARTXOAK 26: SARBIL edo CABEZON de ETXAURI (1138 m)

Igoera erraz eta oso polita. Etxauriko eskalada eskolako pareten ondoteik, joango gara eguraldia lagun  Iruña eta Piriniotako biztetan gozatuaz.

Irteera honek duen ibilbide ikusgarriaz aparte baditu berezitazun gehiago. Kantauriar isuriko mendiekiko baso eta landareria desberdiña. Etxaruri gereziondoengatik ezaguna bada ere ibilbidean ezpel zuhaitzak dira nagusi eta bada pago baso eder bat. Hegazti ugari  ikus daitezke eta eskalada eskola ezaguna izanik eskalatzaileak ere izan ditzazkegu bidean.

Bide erraza da.

Luzera 14 kilometo

Desnibel positiboa 799 metro.

Gehieneko garaiera 1138 metro.

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Download “SARBIL edo CABEZON de ETXAURI tracka”

alto-de-etxauri-1135m-desde-etxauri-por-la-sierra-de-sarbil-.gpx – Downloaded 503 times – 251,86 KB

¿ME FIRMARIAS UN AUTOGRAFO? SUSPERREGI – URDABURU – AÑARBE

Irteera honetan, Añarbeko Uharka ezagutuko dugu, Errenteria eta Goizueta arteko mugan kokatzen duena. Uharka honek Donostialdea kalitate handiko urez hornitzeko erabiltzen da, baita Urumeak sor ditzakeen uholdeak ahal den neurrian saihesteko ere.

Baina eguna mendibuelta bat emateko ere aprobetxatuko dugu. Hortarako, Susperregitik abiatuta, Urdaburu tontorrera (599 m) joango gara.

Tontorretik Añarbeko Uharka ikusiko dugu,eta uharka inguratzen duen bidera jaitsiko gara. Uharkako atzealdera joango gara, eta hortik, zuzenean uharka inguratzen duen bidera jaitsiko gara eta uharkako atzealderako bidea hartuko dugu

XIX. mendetik argi indarra sortzen duen zentrala elikatzen duen ubidetik presara helduko gara

Uharkako kanpoko eta barruko instalazioak bisitatuko ditugu, eta uharka baten kudeaketa irizpideak azalduko ditugu.

Edateko ura gure etxeetara ekartzeko oinarrizko azpiegitura sakonki ezagutzeko aukera paregabea izango da. Animatu!!!!

Kilometroak: 16

Denbora: 4-5 ordu (eta ordu bateko bisita)

Desnibela: 465 m

Zailtasuna: Erreza

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Download “Track Susperregi - Urdaburu - Añarbe”

Susperregi-Urdaburu-Anarbe.gpx – Downloaded 430 times – 106,76 KB

Aste Santua (Apirilak 6-10) Ayllon mendigunea

Ayllon mendigunea mendilerro batez baino gehiagoz osatua da. Ayllon izenez ezagutzen dena da lerro nagusia, eta, besteak beste, bigarren mailan gelditzen diren Cerron, Rocin, eta Ocejon mendilerroek osatzen dute. Horietatik, Ocejon mendilerroa azpimarratuko genuke.

Lerro nagusian kokatzen da gailurrik garaiena, Pico del Lobo izenez ezagutzen dena (2.272 m).

Lerro nagusia ipar-ekialde/hego-mendebalde norabidean kokatua dago, eta hainbat tolesturak sortutako hausturez osatzen da. Bestetik, Segovia, eta Guadalajara herrialdeen arteko muga da, eta horrez gain, Duero eta Tajo ibaietara doazen ur-isurien banatzailea.

Mendilerroa Cebollera Vieja edo Tres Provincias bezala ezagutzen den tontorrean hasten da (gailur honetan, Madril, Segovia eta Guadalajara probintzien arteko muga dago, eta hortik datorkio izena). Gero, Horcajo lepoa dator, eta gorabehera batzuk eginez, El Cervunal (2.180 m) eta Pico del Lobo (2.272 m) gailurrera igotzen da. Bertan, glaziazioen garaiko tolestura mantentzen da.

Hegitik jarraituz, eta altuera galduaz, La Quesera mendatea dator (1.710 m). Aurrera eginez, Peña de la Silla (1.937 m), El Parrejon (2.012 m) eta Buitrera (2.046 m). Handik aurrera, harik eta Sierra de Pela-rekin lotu arte, beherantz doan lerro luze bat hasten da.

Aipatzekoak dira, besteak beste, lerro nagusiaren euskarri moduan agertzen diren Ocejon eta Agua Fria mendilerroak ere. Ocejon (2.049 m) eta Cerron (2.199 m). dira, hurrenez hurren, bertako gailur nagusiak.

Landaretzari dagokionez, ingurune honetan landaretza mediterraneo, eurosiberiar eta atlantikoen nahasketa aurki daiteke. Kilometro gutxiren baitan, basorik gabeko gune irekietatik pinudi zabal, urkidi, harizti eta pagadi itxietara igarotzen da. Azken horiek ez dira oso zabalak. Gaur egun, Babestutako Eremu bezala izendatu eta zainduak daude, zeren eta hemen ere gizakiaren esku hartzea nabaria izan baita, ikatz zein egur ustiaketa tarteko.

Biztanleriari dagokionez, lerroaren iparraldean dauden herriak eta bertako biztanleria nahiko ondo mantendu dira, baina hegoaldekoa Espainian dentsitate txikienetakoa duen lurraldea da. Bertako herriak oso txikiak dira eta azken urteetan biztanleria asko murriztu da.

Irisgarritasunari dagokionez ere, hegoaldea ez da oso erosoa, errepideak estuak eta oso bihurgune itxikoak baitira.

Apirilak 6;  6:00 Zarauztik. Irteera, eta 09:30 aldera Hontoria del Pinarera iritsi, eta bertan geldialdi bat egingo dugu.10:00 aldera LOBOS arroilara iritxiko gara eta, UCERO herriraino, arroilari jarraituko diogu.

13 km inguruko ibilaldia.

Apirilak 7:  Mendi ibilaldia; QUESERA MENDATEA – CALAMORRO – AVENTADERO – LAS PEÑUELAS –  PICO DEL LOBO – El CERVUNAL – CERRON – CARDOSO ZUBIA

Ibilaldiak 20 km inguru ditu, eta 850 m-ko desnibela.

Apirilak 8:   Mendi ibilaldia; VALVERDE DE LOS ARROYOS – OCEJON – VALVERDE DE LOS ARROYOS

Ibilaldiak 16 km inguru ditu, eta 960 m-ko desnibela

Apirilak 9:  Mendi ibilaldia;  QUESERA MENDATEA – LA SILLA – PARREJON – CERVUNALILLO – BUITRERA – CERRO GORDO – MERINO – RIAZA

Ibilaldiak 17 km inguru ditu, eta 600 m-ko desnibela

Apirilak 10:   Etxerako bidea: Goizean gosaldu, eta trasteak autobusean sartu ondoren, Duraton-eko Zintzurrak ezagutzera joango gara. Bertan 2-2,5 ordu eman ondoren, Sepulvedan egingo da geldialdia, herria ezagutu eta bazkaltzeko.

Download “Ayllon Egitaraua”

AyllonMendigunea.pdf – Downloaded 583 times – 4,45 MB

Download “Ayllon baldintzak eta egitaraua”

EgitarauaBaldintzak2023.pdf – Downloaded 618 times – 128,25 KB

Download “Track Rio Lobos”

ruta-del-canon-del-rio-lobos-parque-natural-canon-rio-lobos-.gpx – Downloaded 425 times – 29,48 KB

Download “Track Pico Ocejon”

circular-completa-al-pico-ocejon-desde-valverde-de-los-arroy.gpx – Downloaded 419 times – 163,96 KB

Download “Track Quesera-Riaza”

cuerda-de-la-buitrera.gpx – Downloaded 423 times – 297,25 KB

Download “Track Quesera-Pico del Lobo-Puente de Cardoso”

Quesera-Cardoso.gpx – Downloaded 456 times – 110,32 KB

DOKUMENTAL SOLASALDIA ; KLIMA ALDAKETAREN ARRISKUAK ZARAUTZEN zer egin dezakegu? zer datorkigu?

Kaixo.

Otsailak 23, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Bideo dokumentaldi baten ondoren Klima aldaketari buruzko hitzaldi bat eskainiko du Arturo Elosegik, berau UPV-EHU Landareen Biologia eta Ekonomia katedraduna da. Besteak beste, behin baino gehiagotan zera aipatu izan du  ; klima aldaketaren aurrean gaur ari gerala etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartzen, bainan hartu beharreko erabakiak beranduegi ari gerala hartzen. Hau horrela bada, aurrera begira  zer egin dezakegun edo zer datorkigun bezalako galderei erantzuten saiatuko da. Hitzaldiaren ondoren, solasalditxoari emango diogu paso entzulegoa parte hartzera gonbidatuz.

Guk baino hobeto jakingo duzuenez, Zarautzek lehorretik zein itsasotik, berebiziko arrisku hidrologikoak ditu: batetik, herria paduraren gainean eraikita dagoelako eta bestetik, Jaurlaritzak berak seinalatu duelako Zarautz, itsas mailaren igoeren eszenatokietan kalte handienetarikoa jasoko lukeen herri gisa. Hala ere, Udalak ez ditu arrisku hauek jasota indarrean dagoen Hirigintza Plan Orokorrean. Bestalde, herritarrak bizkarra emanda bizi gara errealitate honi.

Bertan ikusiko geralakoan, ongi izan.

OTSAILAK 26: Araia-Iturriotz-Elurzulo (1431)-Aratz (1443)-Leizarrate- Zumarraundi-Iturriotz-Zirauntzako iturburua-Araia

Gaurkoan, Arabako ekialdeko mendietara egingo dugu bidai, Gipuzkoa eta Nafarroko mugetatik gertu. Hain zuzen, Elurzulo (1431 metro) eta Aratz (1443 metro) gailurrak igoko ditugu (bata bestearen alboan, Altzania mendilerroko bi tontorrik garaienak), ondoren Leizarratera jaisteko (San Adrianeko tunela), Gipuzkoa eta Araban arteko muga naturala.

Asparrengo udalerria atzean utzita, martxa Ajuria Urigoitiatik goiz goizean hasiko dugu, garai batean mendietatik jaisten ziren metalak prozesatzeko lantegia zenetik. 1848 urtean eraikita, Euskal Herriko industrializazioaren ereduzko paisaia dugu ibilaldiaren hasieran. Gaur, egun batean izan zenaren hondakinak geratzen zaizkigu, baina lekua berreraikitzeko hainbat proiektu daude martxan.

Ajuria Urigoitia lantegia; atzean, Aratz elurtua

Lantegia eskuinean utzita, pixka bat aurrerago bagonetako aldapari aurre egingo diogu; horrela deituta antzina meategietatik lortutako mineralak lantegira jaistea baitzen haren helburua. Duela gutxi arte, aldapan ere garai hartako aztarnak ikus zitezkeen, hots, burdinbideak eta bagonetak. Gaur, han zegoen bagoneta bat berriztu eta Araian bisita daiteke.

Bagoneta berriztua, Araian

Bagonetako aldaparen penditzarekin berotuta, pultsazioak igota, Aizkorri-Aratz parke naturalean barneratuko gara. San Miguel haitza ezkerretara utzita, basoan murgilduko gara eta, bi kilometroko txanpa egin ostean, Iturriotzera iritsiko gara. Basoaren erdian dagoen iturria da, mendietatik jaisten den ur fresko-freskoarekin. Bertan indarrak ur tragoxka eder batekin behin berreskuratuta, bideari berriro ekingo diogu.

Iturriotzeko iturria, elurtua

Iturriaren atzean dagoen aldapa hartuta eta ezkerrera jota, beste kilometro erdiko txanpa dugu aurretik, Azkosaroira iritsi arte, herrian “La cabaña del tuerto” ezagututako korta. Hemen, egunak hala nahi izanez gero, paraje ederrak aurkituko ditugu. Aurrean, kortaren atzean, Aizkorri. Eskuinean, Elurzulora igotzeko dagoen kilometro bertikala. Gu (momentuz, gure presidentea behintzat pizten ez bada) bide hori ekidituko dugu. Kortaraino iritsi eta eskuinaldean dagoen basoan barneratuko gara, beste kilometro batez.

Azkosaroiko korta urrutian; atzean, Aizkorri

Basotik behin irtenda, bidegurutze batera iritsiko gara, kareharria dagoeneko nabarmen den lepo batean. Ezkerrean, bueltan Leizarratera egingo dugun bidea; aurreran, Aratzetik itzuliko garen ibilbidea; eta eskuinean, gaur hartuko dugun aldapa, Elurzulora iristeko. Hala ere, momentu hau paregabea da pausa bat hartu eta panoramika bat egiteko. Orain arteko bistarik onenak edukiko ditugu: Arabako lautada, kareharriko tontorrak eta Aizkorri. Bista ederragoak, ordea, goian edukiko ditugu. Beraz, ¡gorantza! Behin Elurzulo gainara iritsita, beste hamar minutuko tartea dugu Aratzera iritsi aurretik. Eguna gurekin badago, paisaia ederra gure aurrean. Hueskako Pirinioak ere ikusteko aukera edukiko dezakegu.

Lepoko bidegurutzea, kareharria nabarmen delarik

Aratzetik, ezkerraldean Gipuzkoara begira dagoen kanpa batetik jaitsiko gara, aurreko bidegurutzera iritsi arte. Hemen, alabaina, Leizarratera jaistea ala ez erabaki beharko dugu. Aratzera igo nintzen azken aldian, normalean denbora gutxiagotan egiten nuen bidea osatzea gehiago kostatu zitzaidan, elurraren ondorioz. Bertan erabaki beharko beraz, egunaren arabera, ea Araiara denboraz bazkaltzeko (eta poteorako) iristen garen ala ez.

Leitzarrateko bidea hartuz gero, lehen ezkerrean utzi dugun bidea (orain eskuinean) hartuko dugu, zuzen-zuzen San Adrianeko tuneleraino, pare bat kilometro ibilita. Bertan, mokadutxo bat jateko leku aproposa daukagu. Tunelean San Adrianeko ermita dugu kokatuta eta, Arabako aldean, estazio megalitiko bat. Hemendik ere Aizkorrira igotzeko ere aukera edukiko du ausartenak (¿Iñigo?). Gu ez behintzat.

Herrira pixkanaka bueltatzeko ordua iritsi zaigu. Leizarratetik Astorga eta Burdeos batzen zituen Erdi Aroko galtzada hartuta (gaur egun ere oso ondo mantenduta), hiru kilometroko bidea egingo dugu Zumarraundira iritsi arte, “las petroleras” izenarekin ere ezagututa.

Bertatik, bi errepide ikusiko ditugu: bata eskuinera gora, Urbiara dioana; eta beste bera, Zalduendora eta Araiara. Guk behera dioana hartuko dugu, baina berrehun metroz. Ezkerrean dagoen basoko bidea hartuko dugu, bi kilometroz, berriro Iturriotzera heldu arte. Handik, hasieran egin dugun bidea desegitea besterik ez zaigu falta, lantegira berriro iriste arte.

Hemendik, ordea, ibilbidea motza geratu ezean, lantegira berriz jaisteko beste bide bat har dezakegu, Zirauntza ibaiaren iturburutik doana, hain zuzen. Beste kilometroko kontua izango litzateke, eta urteko sasoi honetako argazkiak asko merezi dute, hemen atxikita doanaren isla.

Zirauntza ibaiaren iturburua

Gutxi-gorabehera bost orduko bidea bete ondoren, gose eta egarri helduko gara Araiara. Eguraldi ona izanez gero, frontoiko arkupetan edo elizako portxean bazkaltzeko aukera edukiko dugu, tabernetatik gertuko leku estrategikoan. Eguraldi txarra eginez gero, frontoi zaharreko giltzak eska daitezke bazkaltzeko.

Kilometroak: 15 km (16,4 Zirauntzaren iturbideatik)

Denbora: 5-6 ordu

Desnibel positiboa: 1100 metro inguru

Zailtasuna: ertaina

Zailtasun teknikoa: erraza (elurtuta ez izanez gero)

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu!!

Download “Aratz-eko track-a”

Araia-Elurzuloak-Aratz-Leizarrate-Zumarraundi-Zirauntza-Araia.gpx – Downloaded 603 times – 248,16 KB

Otsailaren 11n, sagardotegira

Bazkide hori:

Dakizunez, aurten, 2020an bezala, irteera berezia antolatu dugu: otsailaren 11n, goiz-buelta eging ondoren, sagardotegi batean bazkalduko dugu.

Herritik bertatik abiatuta, Olaa errekan gora joango gara, Lukun eta Manterolan barrena segi, helmugara, Satxota sagardotegira, iritsi arte.

Agues biribilgunetik abiatuko gara, goizeko 8etan. Ibilgailu bat izango da bertan, nahi dutenentzat, aldatzeko arropak ibilaldiaren amaierara eramango dituena. Herrira garraio publikoan itzuliko gara
Izena emateko epea otsailaren 6an zabalduko da, ohiko Mendizabal kinkila-dendan, eta otsailaren 10ean itxi. Plaza mugatuak dira, 35, hain zuzen ere. Izena ematean, 30 €-ko ordainketa egin behar da, seinale gisa.

Animatu!

Batzordea

URTARRILAK 29 – GAZUMERI ITZULIA: Iturriotz – Indoko lepoa – Azulegiko meatzeak – Zelatun – Iturriotz

Ibilaldi honetan partaide zareten gehienontzat Gazume ingurua nahiko ezaguna izango da, baita ibilaldi honetan zeharkatuko diren zenbait gune ere, eta ziur-aski beste batzuk ez-ezagunak egingo zaizkizue, adibidez: Azulegiko meategi edo Errezilgo meatze-barruti gisa aipatzen direnak
Hona hemen Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratutako testuaren aipu edo zatitxo txiki bat:

AZULEGIKO ZINK-MEATEGIEI BURUZKO OHAR GEO-BIOLOGIKOAK (MEATZE-MEATEGIAK)..
LABURPENA Gazume mendiaren hegoaldeko hegalean Urgonianas kareharriak azaleratzen dira, Kretaziko goiztiarra, ferruginoak, burdin oxidoak eta zink silikatoak dituzten zain eta zain txikiekin, kareharrizko seriean tartekatuta. Sektorean hainbat meategi ustiatu ziren 1800. hamarkadaren amaieran, aire zabalean eta lurpean, ia denak neurri txikikoak. Meategi handiena barrunbe natural bat (-38 metroko sakonera duen leizea) atzematen duen meatze bat da, guztira 620 metroko galeria-garapena eta -52 metroko desnibela dituena.

Ibilaldia: Iturriotz-ko Bentan hasiko dugu, eta Granada Errekara doan hormigoizko bidea hartuaz Muhats baserria izandakoaren aldamenetik igaro eta berehala hau utzi, eta mendi bideari lotuaz beti ere gorantz eginez, batzuetan bide zabaletik eta bestetan estuagotik aurrera egingo dugu, batzuetan pagadian, bestetan pinudi ezberdinen artetik Indo Handi eta Indo Txiki artean dagoen lepora iristeko.

Hemen norabidea aldatu, Etumeta eta Zelatun lotzen dituen bidea gurutzatu eta Errezil-era doan PR – GI 102, doan bideari lotuko gatzaizkio, hemen ere pagadia eta pinudiak gurutzatuko ditugu, gain ireki batera iristen garen bitartean.

Gain honetan ikusiko ditugu lehen meatze arrastoak. Aurrera egingo dugu marra txuri-horiei jarraituaz, ahalik eta Ernataritz baserriaren etxeburura iritxi arte.
Hemen, Errezila doan bidea utzi, eta gorako bideari lotuko gatzaizkio, berriro ere pagadia izango dugu inguruan, horrela, orain dela gutxi arte artzantzaren bizimodua nolakoa izan den erakusten duen borda edo txabola batera iritxiko gara. Hori atzean utziaz norabidea aldatu eta berehala Azulegiko meatze-gunean izango gara, goian aipatzen den bezala, barreiaturik dauden hainbat meatze daude inguru honetan.

Hemendik gora eginez, Etumeta eta Zelatun lotzen dituen bidera iristean, bertatik jarraituz Zelatunerako bidea egingo dugu.

Hemendik aurrerakoa nahiko ezaguna egingo zaizue. Borda ondotik beherako bidea hartuaz eta, Saragain zelaietatik barrena eginez izen bereko lepora iritsitakoan azkeneko jaitxieratxoa gelditzen da abiapuntua izan den Iturriotzko Bentara iristeko.

Distantzia: 12 km inguru. Igoera / jaitsiera metatuak: 500 m. inguru

Zailtasuna: Erraza, ez du zailtasun teknikorik

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu!!

Download “Gazumero itzulia Track-a”

Iturriotz-Indotxikieta-lepoa-Ernataritz-baseeia-Zelatun-Iturriotz.gpx – Downloaded 573 times – 121,94 KB

Arkamurkarekin batera antolatutako 2022ko irteera

Iaz bezala aurten ere, Arkamurka natura-elkarteak eta Pagoeta Mendizale elkarteak urteko azken irteera elkarrekin egingo dugu. Naturazaleak, naturari begiratzeko patxada eta irizpideak eskaini nahian; mendizaleak, mendian elkarrekin gozatzeko aukerari bide eginez.

Urtero herrialde batera joan ohi gara, eta aurten, Bizkaia tokatzen da. Arkamurkak gidatuta, La Arboleda ingurura joango gara, garai bateko meategiez gehiago jakitera. 7,5 km luzeko ibilbidea izango da, 230 m-ko desnibel txikiarekin.

Hemen duzue ibilbidearen Wikiloc-eko informazioa.

Eguna: azaroaren 27a.

Irteera: goizeko 07:30, Agueseko biribilgunean
Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkil-dendan egin behar da. Arazoaren 21etik 25era bitartean duzu izena emateko aukera.

Animatu!!