Gehienok GUARA ko mendi- zerra neoprenoz ezagutu dugu. Izena du Europa mailan harroilak jeistea gustoko dutenen artean. Baita eskalatzea edo espeleogia gustoko dutenen artean.
Kataloina-ko Cadírekin batera Aurrepiriniotako mendizerra famatuena dugu Guara. Lehor itxurakoa da lehen hurbilduan, baina milaka urteeetan urak harrotu du mendia eta ebaki sakonez josita dauka azala.
Urak harrian egindako lanak dira Guarako ezaugarri nagusiena. Baina bada Guarako Mendizerran beste protagonista bat: gizakia. Gizakiaren arrastoa etengabe aurkituko dugu, bai aintzinakoa, hormetako margoak eta trikuharriak esatebaterako, baita berrixeagoak, zubi zaharrak, utzitako herriak, leku ixkutuenetan erakitako ermita eremitak, eta Alquézar eta Rodellar bezalako herri ederrak.
Mendigoizaleari egiten diogun proposamena Guarako mendizerraren barruetara, bere harroila sakonetara, bidezidor zaharretatik barrena hurbiltzea da. Harria eta ura gustokoa dutenen artean hain ezagunak diren parajeetan galduko gara: Mascun, Alcanadre, Rio Vero eta Vadiello. Gailurretara ere bixitatxoa egingo dugu, Tozal de Guara ondoko Fraginetoko krestara eta Peña Amán eta Peña San Miguel, konglomeratuzko monolito ikusgarrietara.
Hainbat sektore ezberdin ezagutuko ditugu. Lau sektore hauek lau ibai nagusiei lotuak daude, Flumen, Guatizalema, Alcanadre eta Vero. Beti ere 450 eta 1700 m artean ibiliko gara. Ibilaldi bakarra da fisikoki eskakizun handikoa, Fraginetokoa hain zuzen, 1200 metroko desnibela eta 7-8 ordu ingurukoa. Beste ibilaldiak ez dira hain luzeak, 4 ta 7 ordu tarteakoak, baina inguruaren orografia konplexua da eta bideak maiz pikak, bai gora eta baita behera.
PLISTI-PLASTA eta beste ohartxoak motxila prestatzeko orduan
Prestatu ditugun hainbat ibilaldietan harroilak gurutzatu behar ditugu. Maiz zubi bikainetatik, beste batzutan, uretan sartu beharko gara, beharbada baita belaunetaraino ere.
Bestetik Guarako landaredia mediterranearra da. Badakizue, arantza ugari, beraz eguraldia ona denean ere galtza luzeak komeni. Bai ostegunean eta bai astelehenean, joaterakoan eta itzultzerakoan txango motzak prestatu ditugu, 3-4 ordutakoak
Aprililak 14: Val de Onsera
10 km inguruko ibiladia izango da eta 800m inguruko desnibela dauka
Apirilak 15: PEÑA AMAN (1121m) eta PEÑA SAN MIGUEL (1126 m)
20 Km inguru eta 1050m-ko desnibela dauzka
Apirilak 16: FRAGINETO (1746m)
Ibilaldiak 24 Km inguru eta desnibela berriz 1250m ingurukoa edukiko du
Apirilak 17: MASCUN
2 aukera: A aukera 20km eta 1000m inguruko desnibela eta B aukera 15km inguru 800m-ko desnibela
Apirilak 18: RIO VERO
10km eta 400m ko desnibela
Download “Guara Egitaraua” GuaraEgitaraua.pdf – Downloaded 602 times – 5,98 MB Download “Guara Egitaraua eta baldintzak” Egitaraua-eta-bandintzak-2022.pdf – Downloaded 582 times – 31,25 KB Download “Guara Track guztiak” Apirilak14ValDeOnsera.gpx – Downloaded 485 times – 83,19 KB
Kaixo ,
Arazoak dauzkat Guarako Egitarau eta Baldintzetan sartzeko.
Apuntatuko mesedez?
Zenbatekoa eta kontu korrontea bidaliko?
Milla esker,
PD: Iñigori idatzi diot ere badaezpada
Kaixo
Aste santuko trackak jeitsi nahian nabil eta apirilan 14koa ezezik, beste denak okerra ematen didate. deskargatu deskargatzen ditut baina ezin dira ireki. Begiratzea badaukazue mesedez ea ondo dauden, edo deskargatzeko beste modurik proposatzea badaukazue?
mila esker