Itzaga Haitza, mendizaleen artean, eta batez ere nafarren artean oso ezaguna den tontorra da. Zalantzarik gabe, Nafarroako mendi enblematikoetako bat da. 1360 metroko garaierarekin, Pirinio-aurreko arroen eremuko altuena da.
Iruñetik gertu dagoenez eta bertako paisaia kontutan izanik, bisitari gehien iristen denetako bat da. Bere tontorretik ikusten diren panoramikak direla eta, Nafarroako Pirinioak ikusteko ederrenetako bat dela esan daiteke. Nafarroa osoa hartzen du bere erpin geodesikotik. Lau komunitateko mendiak ikusten dira talaia ikusgarri honetatik. Nafarroako, Aragoiko, Euskal Herriko eta Gaztela-Leongo lurrak ikusiko ditugu eguraldia lagun. Itzagak, bere azpian zabaltzen den bailara bati izena ematen dio: Itzagaondoa. Gailurretik gertu San Migel ermita dago, erromanikoa, eta inguruko haranetako biztanleak oraindik erromerian igotzen dira bertara. Maiatzaren hirugarren igandean ospatu ohi da
Mendilerro hau. Itzagaondoa eta Untzitibar bailaren arteko banalerroa ere bada.
Eguneko txangoa: Ardanatz – San Migel baseliza – Itzaga Haitza – Ganbela – Santagata – Altzorritz
Ardanatzko herriskaren goialdetik hasten den bide zabalean gora ekingo diogu txangoari helburu dugun gailurra goian dugula.
Handik gutxira, eskuinera hartu mendirantz, suebaki baten antzeko malda gogor batean gora, basoan barrena doan bide zabal bat, besterik aipatu gabe. Ezkerrean ateratzen den bidezidor batek bidea mozteko aukera ematen digu bidegurutze batera iritsi arte.
Bidea, 850 metroko altueratik aurrera, leundu eta estutu egiten da Itzagako harresi harritsu bertikalen azpian egingo dugun ibilbidearen unerik estetikoenean, basoa, ezpela, eta pagoen artean zeharkatuko dugu monolito bitxiekin batera trazadura marrazten dutela. Horrela, “Sarrioen pasabidea” deitzen den gunera iritsiz, (940 m.) horrela, eremu harritsua zeharkatzea ahalbidetzen du, hegal monolito batzuk eta harana ikusten diren bitartean.
Bidezidorra belardi batean amaitzen da, eta, ondoren, ezpel eta pagozko tunel bitxi batzuetan sartzen da. Malda gogorra leundu egiten da berriro, San Migel ermitaren kokagunera hurbildu arte. XI. mendeko eraikin ederra da, oso ondo kontserbatua.
Hemendik gora jarraituz berehala iritsiko gara Itzaga Haitza gailurrera (1360mn.) Talaia honetatik dagoen paisaiaz begiak gozatu ondoren, eta gainez-gain jarraituz lehenik Ganbela (1254 m) muinoa eta jarraian Santa Agata edo Santagata (1.204 m) muinoetatik igaroko gara. Gain honetan, burdin garaiko kastro bat aurkitzen da
Ondoren, beherako bideari lotuko gatzaizkio, zenbait gunetan bidea nahiko garbia izango dugu, eta beste batzuetan ezpel artean doan zidorretik igaroaz egingo dugu, hau da; beti ez dela oso garbia izango.
Amaierara gerturatzen goazen heinean, bide zabal eta garbia izango dugu. Horrela iritsiko gara Untzitibar bailaran aurkitzen den Altzorritz herriska politera
Ibilaldi hau egitean, ingurune eder bat ezagutzeko aukera izango dugu, eta aldi berean paisaia zabalaz gozatzeko ere bai.
Distantzia: 16 km. inguru
Igoera / jaitsiera metatuak. 960 m. inguru
Denbora: 5:30 ordu inguru
Zailtasuna: Ertaina, eta ez du zailtasun teknikorik
Download “Itzaga Track-a”
Ardanatz-Itzaga-Ganbela-Santa-Agata-Alzorritz.gpx – Downloaded 365 times – 140,52 KB