“Gipuzkoa kaxkoz kaxko” emanaldia, martxoaren 15ean

Bazkide hori:

Martxoaren 15ean, Gipuzkoa kaxkoz kaxko egitasmoa aurkeztuko digu Daniel Txoperena zarauztarrak. Pagoeta MEren egoitzan izango da, 19:00etan. Danielek berak honela animatu nahi zaitu bere lana ezagutzera:

“600 tontor inguru. Horiexek dira Euskal Mendizale Federazioak Euskal Herrian izendatuak dituen gailur nagusiak. Eta horiek guztiak ibilbide zirkular bakar batean lotuko bagenitu? Milaka kilometro, tontor guztiak igo ahal izateko, “kaxkoz kaxko”. Afrikako esaera zahar batek dioenez, elefante handi bat jateko era bakarra koxka txikitan omen da. Horrela, Gipuzkoa kaxkoz kaxko helburu erraldoi horren lehen urratsa dugu. Gipuzkoako 120 gailur, 780 kilometrotan. 21 etapa luze edo 42 etapa lasaiago, zeuk aukeratu. Animatzen?”

Hori ba, anima zaitez, eta zatoz martxoaren 15eko emanaldira.

Batzordea

Otzaurte- Txurrukopunta- Altzaniako mendiak- Otzaurte

Elkarteak antolatutako hurrengo irteeraren berri ematera gatozkizu: Martxoaren 10ean izango da, , eta  Gipuzkoa eta Nafarroako mendietara joango gara, Otzaurteko ingurutara.

Distantzia: 14 km inguru

Denbora:  6:00 ordu inguru

Zailtasuna:  Erreza, eta ez du zailtasun teknikorik

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30an. 

Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman dezakezu izena, martxoaren 8rarte

Ondo segi,

Batzordea

Download “Otzaurte- Txurrukopunta- Altzaniako mendiak- Otzaurte track-a”

OTZAURTE-TXURRUKO-PUNTA-OTZAURTE-2023-01-04-0905__20230104_0905.gpx – Downloaded 39 times – 63,14 KB

ASTE SANTUA 2024: Milany Mendilerroa

Milany, Santa Magdalena eta Puig Bellet mendilerroak, Kataluniako ipar ekialdean kokatzen diren naturgune aipagarriak dira.

Batzuk aurre Pirineo bezala izendatzen dute.Gehienez 1500 mm-tako,kareharriz eta konglomeratuzko mendiak dira basoz inguruatuak. Ripolles eta Garrotxa artean kokatzen da.

Azpimarratzeoa da lurraldearen ezaugarri hezea, Europa erdialdean hain nabarmenak diren hostogalkorren basoak garatzea ahalbidetzen baitu. Florari dagokionez (mikologia, brikologia eta likenologia), eremu hau oso baliotsua da.

Eremu honetan egiten diren erabilerak, baso,abeltzaintza (Pirineoetako behi arrea eta Ripolleko ardia) eta nakazaritza dira. Turismo eta jolas jarduerak ere egiten dira, bereziki Bracons mendigunean.

Download “Aste Santuko Informazioa”

AsteSantua2024.pdf – Downloaded 381 times – 2,48 MB

Download “Aste Santuko baldintzak eta egitraraua”

Egitaraua-eta-bandintzak-2024.pdf – Downloaded 141 times – 228,73 KB

MARTXOAK 29: VALLFOGONA DEL RIPOLLES-CASTELL DE MILANY

Download “Milany-ko Tracka”

Martxoak-29-Valfogona-castell-de-milany-santa-magdalena-de-cambrils-coll-de-canes.gpx – Downloaded 62 times – 381,66 KB

MARTXOAK 30: PUIGSACALM

Download “Puigsacalm-eko Track-a”

Martxoak-30-circular-sant-privat-den-bas-per-puigsacalm.gpx – Downloaded 61 times – 184,52 KB

MARTXOAK 31: SANT PERE DE TORELLO- LA PORTELLA- BELLMUNT-VIDRA-FORAT MICÓ- SANT PERE DE TORELLO

Download “Bellmunt-eko Track-a”

Martxoak-31-sant-pere-de-torello-bellmunt-vidra-sant-pere-de-torello.gpx – Downloaded 63 times – 102,18 KB

APIRILAK 1: GALACHOS DE JUSLIBOL ETA MIRANDAKO GAZTELUA

Download “Galachos de Justibol-eko Track-a”

Apirilak-1-circular-por-los-galachos-de-juslibol-y-el-castillo-de-miran.gpx – Downloaded 65 times – 85,80 KB

Kun-era espedizioaren emananldia

Egun on denoi!!!

Ostiralari hasiera on bat emateko opari batekin gatoz. 

Datorren ostiralean Iñaki Uyarra zarauztarrak 2006 urtean lagun batzuekin Nepalen egin zuen espedizioaren ikusentzunekoa emango digu.  Kun mendira egindako espedizioa!!!

  • Tíbet txikia.
  • Kun
  • Ladakh Zanskar 
  • India.

Otsailak 23 arratsaldeko zazpiretan. Pagoeta mendizale elkarteko aretoan izango da diapositiba emanaldia.

Animatu!!

Batzordea

2023ko ohiko batzar nagusia

Bazkide hori:

Honen bidez jakinarazten dizugu Pagoeta Mendizale Elkartearen 2023ko ohiko batzar nagusia otsailaren 22an izango dela, elkartearen egoitzan.

Ohi bezala, lehen deialdia 19:45ean izango da, eta 20:00ean bigarrena.

Hauek dira batzarrean landuko diren gaiak:

  1. 2022ko akta irakurtzea eta, bidezkoa bada, onartzea
  2. 2023ko jardueren balantzea
  3. Bazkidetza eta federatuak
  4. 2023ko diru-kontuak aurkeztea, 2024ko aurrekontua proposatzea eta, bidezkoak badira, onartzea
  5. 2024ko bazkide-kuotak eta prezioak
  6. 2024ko kirol-jarduera
  7. Pagoeta berritzen
  8. Arkamurka Natur Taldearen berriak
  9. Gurutxurtu Aisialdi Taldearen berriak
  10. Eskari-galderak

Gaien interesa kontuan harturik, batzarrean parte hartzeko deia egiten dizugu.

Amaieran, mokadu bat eskainiko da.

Ondo izan,

Batzordea

Otsailak 10 sagardotegira irteera

Bazkide hori:

Dakizunez, aurten, 2023an bezala, irteera berezia antolatu dugu: otsailaren 10ean, larunbata, goiz-buelta egin ondoren, sagardotegi batean bazkalduko dugu.

Herritik bertatik abiatuta, Garate gañetik, Indamendi barrena, Pagoetaruntz eta beherakoan, Arizia sagardotegian bukatuko dugu.

Agues biribilgunetik abiatuko gara, goizeko 9etan. Ibilgailu bat izango da bertan, nahi dutenentzat, aldatzeko arropak ibilaldiaren amaierara eramango dituena.

Izena emateko epea urtarrillaren 29an zabalduko da, ohiko Mendizabal kinkila-dendan, eta otsailaren 8ean itxi. Plaza mugatuak dira, 30, hain zuzen ere. Izena ematean, 30 €-ko ordainketa egin behar da, seinale gisa.

Animatu!

Batzordea

Zirkularra Alduntzin Jauer.(Goizueta)-Deskantzu Biz.-Altzueta-Elizburu-Meatzarreta-Aritzatueta-Arriurdiñeta(Cant)-Alduntzin

Distantzia: 14 km inguru

Igoera/jaitsiera metatuak: 650 m inguru

Denbora:  5:00 ordu inguru

Zailtasuna:  Erreza, eta ez du zailtasun teknikorik

Irteera: Agoues biribilgunean, goizeko 7:30an. 

Ohi bezala, Mendizabal kinkila-dendan eman dezakezu izena, urtarrillaren 25erarte

Download “Goizueta irteera tracka”

20211229-circ-alduntzin-jauer-goizueta-deskantzu-biz-altzuet.gpx – Downloaded 161 times – 130,57 KB

NEPAL-EN BI TREKING

2012. urtean, Irailaren 29tik azaroaren 3a, Joseba Jauregik,  12 kidez osatutako taldean Benentxio Irureta zena buru zutela Nepalen egindako bi trekkingen diaporama edo ikus-entzuneko  emanaldia emango du.

Lehendabizikoa;   19 egunetan egindako ibilaldia:   Jiri-n  hasi, eta Nanche Bazar-era, handik Gokyo bailaratik igaroaz Everest-eko oinarrizko kanpalekura.  Beherakoan,  Chhukhung bailaran sartu-irteera egin ondoren Luklan amaitutakoa

Bigarrena;   7 egunetan Langtang bailaran egindako Treking-a:  Dhunchen hasi, eta hainbat herri-gunetatik igaro ondoren  Tserko Ri 4.984m. mendia igo zuten. Beherako bidean gune batean beste bide bat hartuaz Dhunchen amaitutako ibilaldia

LEKUA:  Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan

EGUNA:  Urtarrilak 26, ostirala

ORDUA: 19:00

Animatu!!

URTARRILAK 14: Alkiza – Belako haitzak – Alkiza

Ibilaldi honetan, oso ezaguna ez den Ernio mendiguneko ipar-ekialdean kokatzen den Belako Haitzak edo, Alkizako Piramide Zuria, bezala ezagutzen den gunean ibiliko gara.

Mendiguneko ingurunean ia erabat basoa dago, eta hainbat kontra-hormek osatzen dute. Belako harkaitzak dira ikusgarrienak eta deigarrienak.

Arroka horien barruan, Zopite haitzulo interesgarria dago, lur karstiko batean. Ez da erraza haren sarrera aurkitzea, eta, gainera, nahiko ausarta da haren esplorazioa.

Ibilbide hau egiteko, Alkiza herrira joango gara, eta herriko erdigunetik bertatik SL-GI-9 “Askantxoko Itzulia” tokiko bidezidorrari jarraituz hasiko gara, eta Belako haitzen azpialdean eta basoan galduta dagoen “ElectrAlkiza” -ko zentral elektriko txikirantz joango gara.

Zentralera iritsi eta bide eroso eta zabaletik igotzen hasiko gara, eta zentralerako urhornidurako kanal batetik igaroko gara. Ondoren, SL bera adierazten duten zutoinak ere ikusiko ditugu. Gora egiten jarraitu eta, Susta erreka zeharkatutakoan, oso egoera onean ez dagoen karobi zahar bateraino iritxiko gara. Pauso batzuk aurrerago, PR-GI-78 “Itxuraingo Itzulia” bidearekin “lotura” adierazteko zutoinak dauden gunera iritsiko gara. Horrela, SL utzi eta ezkerrera desbideratuko gara PR gisa adierazitako eremutik, Belako, gainera iparraldetik inguratzeko.

Bidezidorretik aurrera jarraituko dugu, ez da bide oso garbia, baina agerikoa eta zabala da, eta horrela, Belako Haitzak, gailurra osatzen duten hiru kota zehatz gabeen ingurura iritsiko gara. Horietako batean, gailurra baino pauso batzuk lehenago lurrean sartutako burdinazko barra bat dago erreferentzi gisa.

Eguraldia lagun, Haitz gain hauetatik talaia bikainaz begiak gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Ondoren, eta oso zehaztua ez den Zopiteko lepora bueltatu eta, hegoalderantz eginez, ehizalekuen artean Aillutz aldera eramango gaituen bide-zidorrari jarraituko diogu.

Ailluitzetik behera bide zabalago batetik jarraituz, Lortxina baserri ondora, eta handik, GI- 3630 “Anoeta- Alkiza errepidera iritxiko gara. Handik, pauso batzuk behera egin ondoren, ezkerrera joko dugu PR-GI-13 “Anoetatik Alkizara” (gaur egun deskatalogatuta dago) zidorra hartu eta Alkiza herriaren erdigunera eta gure hasierako puntura eramango gaitu. Aukera bikaina, Ernio mendigunearen ingurune berezi bezain ederrean ibilalditxo bat eginez goiz-buelta egiteko

Ibilbideak ez du inolako zailtasun berezirik, bideak agerikoak eta nahiko egokiak dira.

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu zaitez!!

Download “Alkiza - Belako haitza - Alkiza”

Belako-Haitzak.gpx – Downloaded 187 times – 100,97 KB