Aurten, 21.aldia izango da Beteranoen ibilaldia ospatuko dela. Aurten Urbasako Pagadi Xarmanta izango delarik
Autobusak parkinean utziko gaitu eta hemendik hasiko dugu 4km neurtzen duen ibilbidea. (100 metro desnibela). Marra zuri eta berdeak jarraituz joango gara bidean zehar elkarrekin. Momentu batean ezkerretara artzainen txabola bat ikusiko dugu eta bere alboan ikatza egiteko tontor bat.
Bidea aurrera jarraituz, 2 km ingurura, lehenengo harriak ikusiko ditugu; handiak eta forma berezikoak dira (animaliak zein naturako izakiak irudikatu ditzakegu). Leku zoragarria da eta bertan argazkiak atera eta irudimena lanean jartzeko aprobetxatu dezakegu.
Nahi duenak ibilbide honi jarraipena eman diezaioke, beste 8 km joan-etorria eta, 250 metro desnibela duen ibilbidea osatuz
Animatu irteera hau egitera. Bata eta bestea, ederrak dira eta!
IRTEERA: 8:30tan Agoueseko biribilgunean, eta ondoren Iñurritzako autobus geltokian.
PREZIOAK: Autobusa: 10 euro.
Bazkaria: 30 euro.
IZEN-EMATEA: Pagoeta Mendizale Elkartean, apirilaren 17 eta 18 an (18:30-20:00 bitartean).
Download “Beteranoen 21. Ibiladiko track-a”
Beteranoen-bi-ibilaldiak.gpx – Downloaded 182 times – 132,49 KB