Ekaineko egunik luzeenetan, aste bukaera zoragarri bat pasatzeko proposamenarekin gatoz.
Ekainak 17 Larunbata – Lescun – Linza
Ibilbide zoragarri hau Lauzart kanpinetik hasiko dugu. Bertatik pista asfaltatu bati jarraituz Lamareich delako zubira iritsiko gara eta hemendik Lamary zubira. Hemen aldapa gora jarraian, lehenengo baso barrutik eta gero goi larreetan zehar jarraituaz Ansabereko etxoletara iritsiko gara. Bertan gazta eros daiteke eta iturri bat ere badago. Hemendik aurrera Ansabereko horratz zirraragarrien azpitik igaroz eta paisaiaz gozatuaz Petretxemako lepora iritsiko gara hartxingadian barrena igoz. Hemendik aurrera goitik beherako bidea harturik, foya del ingeniero izeneko paraje zoragarritik igaroaz, Linzako aterpera iritsiko gara.
Gaurkoan Linzako aterpetxetik abiatuta aldapa behera abiatuko gara, Zurizako parajera iritsi arte. Bertan, GR 11 bat egin eta argibielako lepora doan aldapatxoa igoko dugu. Behin Nafarroako lurretan sartuta, baso eder bat gurutzatuz, Belabartzeko bailara zoragarria begiztatuko dugu. Hau atzean utzi eta izen bereko urjauziarekin egingo dugu topo. Hemendik aurrera, lasai ederrean ateas de Belabartze deituriko ataka igaro eta segituan Isabara iritsiko gara, bertan ibilaldia amaituz.
Etxalarrera irteera egingo dugu maiatzaren 21ean. Atxuria gailurrera joango gara; ibilbide zirkularra izango da.
Antsolokueta auzoan hasten den PR-NA15 bidea jarraitu behar da Nabarlatsa muinoraino, eta, hor, Atxuria gailurrera doan bidea hartu behar da. Itzultzeko, 56 zenbakidun mugarritik pasatuko gara eta Orenbenta atsedenlekura joango gara. Hemen, berriro hartuko dugu PR-NA15 bidea (Nabarlatsan utzitakoa), eta Etxalar herrira jaitsiko gara.
Guztira 15-16 km inguruko ibilbidea da, 5 orduko buelta gutxi gorabehera. Zailtasunik ez du, oro har. Hala ere, Atxuria gailurraren ondoko zatia bustita egongo balitz, zati horretan poliki ibiltzea komeni da.
Mendi honek hainbat bereizgarri ditu. Pirineo mendilerroan badago ere, ez da hain altua eta gogorra. Gainera, antzinako gure arbasoek utzitako arrastoak daude, adibidez, historiaurreko artzainek duela 3000 urte egindako megalitoak. Sarako eta Zugarramurdiko kobetako historiarekin lotura du inguru honek, mugako herrien arteko arazoen lekuko ere izan da, eta aspaldiko usategiak eta baserriak daude. Etxalar herria eta bertako eraikuntzak ezagutzeko aukera ere ematen du: etxe dotoreak, eliza, palazioa, etab.
Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.
Aurten 20.aldia izango da beteranoak urteko irteera egiten duguna, eta aurten ere ilusioz prestatu da ibilbidea. Urretxutik Loiolara, garai bateko trenbide zaharretik, gaur egun, “Urolako Bide Berdea” deitzen dena.
Distantzia ezberdinetako hiru ibilbide egin daitezke
1.- Urretxun hasi eta Loilara………………..15 km inguru
2,- Aizpurutxon hasi, eta Loiolara ………. 9 Km inguru
3,- Azkoitin hasi, eta Loiolara ………………3 km inguru
Talde bakoitzean, arduradun bat egongo da
Hiru taldeak ordutegi ezberdinetan ibiliko direnez, bakoitzak bere erara antolatu behar du hamaiketakoa
Hiru taldeak, Loiolan elkartzea da helburua. 13:30 inguruan
Bazkaria; 14:30an izango da, KIRURI JATETXEAN
Prezioak: Autobusa, 10,00 €
Bazkaria: 30,00 €
Ea animatzen garen, eta beste egun polit eta alaia elkarrekin pasatzen dugun!
IRTEERA: 8:30 Agoues-eneko biribil-gunean, eta ondoren Iñurritzako geltokian
Zailtasuna: Ibilbideak ez du zailtasunik, beti ere urak bezala, beherantz eginez
Izena ematea:
Pagoeta Mendizale Elkartean Maiatzaren 4an, eta, 8an 18:30 tik 20:00 tara
Apirilaren 23an ospatuko dugu lehenengo Sañu eguna. Herritar guztiak zaudete gonbidatuta eta ez da izena eman beharrik izango ekintzetan parte hartzeko. Ondorengo hitzorduak zehaztu ditugu guztiok batera igotzeko:
Azkoitia: 8:30tan Udal liburutegian elkartuko dira, autobusa hartu eta Azpeititik igotzeko.
Azpeitia: 9:00tan enparantza nagusian.
Errezil: 8:30tan udaletxe aurrean.
Etumeta: 9:30tan ganadutegiaren aurrean.
Zestoa: Agiro Mendi Klubak bi ibilaldi antolatu ditu, bata etumetatik eta bestea Lasaotik. 9:00tan gurutzean.
11:00tan Sañun elkartuko gara eta Txillarramendi Auzo Elkarteak hamaiketakoa emango du.
11:30tan paseotxo bat emanez auzokide zein adituen eskutik bertako bionaiztasuna ezagutzeko aukera izango da.
13:00tan Paella jateko aukera izango da auzoan bertan egindako sagardoarekin.
Bazkal ondoren haurrentzako jolasak eta trikitilariak izango dira.
Igoera erraz eta oso polita. Etxauriko eskalada eskolako pareten ondoteik, joango gara eguraldia lagun Iruña eta Piriniotako biztetan gozatuaz.
Irteera honek duen ibilbide ikusgarriaz aparte baditu berezitazun gehiago. Kantauriar isuriko mendiekiko baso eta landareria desberdiña. Etxaruri gereziondoengatik ezaguna bada ere ibilbidean ezpel zuhaitzak dira nagusi eta bada pago baso eder bat. Hegazti ugari ikus daitezke eta eskalada eskola ezaguna izanik eskalatzaileak ere izan ditzazkegu bidean.
Bide erraza da.
Luzera 14 kilometo
Desnibel positiboa 799 metro.
Gehieneko garaiera 1138 metro.
Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.
Irteera honetan, Añarbeko Uharka ezagutuko dugu, Errenteria eta Goizueta arteko mugan kokatzen duena. Uharka honek Donostialdea kalitate handiko urez hornitzeko erabiltzen da, baita Urumeak sor ditzakeen uholdeak ahal den neurrian saihesteko ere.
Baina eguna mendibuelta bat emateko ere aprobetxatuko dugu. Hortarako, Susperregitik abiatuta, Urdaburu tontorrera (599 m) joango gara.
Tontorretik Añarbeko Uharka ikusiko dugu,eta uharka inguratzen duen bidera jaitsiko gara. Uharkako atzealdera joango gara, eta hortik, zuzenean uharka inguratzen duen bidera jaitsiko gara eta uharkako atzealderako bidea hartuko dugu
XIX. mendetik argi indarra sortzen duen zentrala elikatzen duen ubidetik presara helduko gara
Uharkako kanpoko eta barruko instalazioak bisitatuko ditugu, eta uharka baten kudeaketa irizpideak azalduko ditugu.
Edateko ura gure etxeetara ekartzeko oinarrizko azpiegitura sakonki ezagutzeko aukera paregabea izango da. Animatu!!!!
Kilometroak: 16
Denbora: 4-5 ordu (eta ordu bateko bisita)
Desnibela: 465 m
Zailtasuna: Erreza
Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.
Ayllon mendigunea mendilerro batez baino gehiagoz osatua da. Ayllon izenez ezagutzen dena da lerro nagusia, eta, besteak beste, bigarren mailan gelditzen diren Cerron, Rocin, eta Ocejon mendilerroek osatzen dute. Horietatik, Ocejon mendilerroa azpimarratuko genuke.
Lerro nagusian kokatzen da gailurrik garaiena, Pico del Lobo izenez ezagutzen dena (2.272 m).
Lerro nagusia ipar-ekialde/hego-mendebalde norabidean kokatua dago, eta hainbat tolesturak sortutako hausturez osatzen da. Bestetik, Segovia, eta Guadalajara herrialdeen arteko muga da, eta horrez gain, Duero eta Tajo ibaietara doazen ur-isurien banatzailea.
Mendilerroa Cebollera Vieja edo Tres Provincias bezala ezagutzen den tontorrean hasten da (gailur honetan, Madril, Segovia eta Guadalajara probintzien arteko muga dago, eta hortik datorkio izena). Gero, Horcajo lepoa dator, eta gorabehera batzuk eginez, El Cervunal (2.180 m) eta Pico del Lobo (2.272 m) gailurrera igotzen da. Bertan, glaziazioen garaiko tolestura mantentzen da.
Hegitik jarraituz, eta altuera galduaz, La Quesera mendatea dator (1.710 m). Aurrera eginez, Peña de la Silla (1.937 m), El Parrejon (2.012 m) eta Buitrera (2.046 m). Handik aurrera, harik eta Sierra de Pela-rekin lotu arte, beherantz doan lerro luze bat hasten da.
Aipatzekoak dira, besteak beste, lerro nagusiaren euskarri moduan agertzen diren Ocejon eta Agua Fria mendilerroak ere. Ocejon (2.049 m) eta Cerron (2.199 m). dira, hurrenez hurren, bertako gailur nagusiak.
Landaretzari dagokionez, ingurune honetan landaretza mediterraneo, eurosiberiar eta atlantikoen nahasketa aurki daiteke. Kilometro gutxiren baitan, basorik gabeko gune irekietatik pinudi zabal, urkidi, harizti eta pagadi itxietara igarotzen da. Azken horiek ez dira oso zabalak. Gaur egun, Babestutako Eremu bezala izendatu eta zainduak daude, zeren eta hemen ere gizakiaren esku hartzea nabaria izan baita, ikatz zein egur ustiaketa tarteko.
Biztanleriari dagokionez, lerroaren iparraldean dauden herriak eta bertako biztanleria nahiko ondo mantendu dira, baina hegoaldekoa Espainian dentsitate txikienetakoa duen lurraldea da. Bertako herriak oso txikiak dira eta azken urteetan biztanleria asko murriztu da.
Irisgarritasunari dagokionez ere, hegoaldea ez da oso erosoa, errepideak estuak eta oso bihurgune itxikoak baitira.
Apirilak 6;6:00 Zarauztik. Irteera, eta 09:30 aldera Hontoria del Pinarera iritsi, eta bertan geldialdi bat egingo dugu.10:00 aldera LOBOS arroilara iritxiko gara eta, UCERO herriraino, arroilari jarraituko diogu.
13 km inguruko ibilaldia.
Apirilak 7: Mendi ibilaldia; QUESERA MENDATEA – CALAMORRO – AVENTADERO – LAS PEÑUELAS – PICO DEL LOBO – El CERVUNAL – CERRON – CARDOSO ZUBIA
Ibilaldiak 20 km inguru ditu, eta 850 m-ko desnibela.
Apirilak 8: Mendi ibilaldia; VALVERDE DE LOS ARROYOS – OCEJON – VALVERDE DE LOS ARROYOS
Ibilaldiak 16 km inguru ditu, eta 960 m-ko desnibela
Apirilak 9: Mendi ibilaldia; QUESERA MENDATEA – LA SILLA – PARREJON – CERVUNALILLO – BUITRERA – CERRO GORDO – MERINO – RIAZA
Ibilaldiak 17 km inguru ditu, eta 600 m-ko desnibela
Apirilak 10: Etxerako bidea: Goizean gosaldu, eta trasteak autobusean sartu ondoren, Duraton-eko Zintzurrak ezagutzera joango gara. Bertan 2-2,5 ordu eman ondoren, Sepulvedan egingo da geldialdia, herria ezagutu eta bazkaltzeko.
Otsailak 23, osteguna-19;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldi honetan parte hartzera gonbidatua zaudete. Bideo dokumentaldi baten ondoren Klima aldaketari buruzko hitzaldi bat eskainiko du Arturo Elosegik, berau UPV-EHU Landareen Biologia eta Ekonomia katedraduna da. Besteak beste, behin baino gehiagotan zera aipatu izan du ; klima aldaketaren aurrean gaur ari gerala etorkizuna baldintzatuko duten erabakiak hartzen, bainan hartu beharreko erabakiak beranduegi ari gerala hartzen. Hau horrela bada, aurrera begira zer egin dezakegun edo zer datorkigun bezalako galderei erantzuten saiatuko da. Hitzaldiaren ondoren, solasalditxoari emango diogu paso entzulegoa parte hartzera gonbidatuz.
Guk baino hobeto jakingo duzuenez, Zarautzek lehorretik zein itsasotik, berebiziko arrisku hidrologikoak ditu: batetik, herria paduraren gainean eraikita dagoelako eta bestetik, Jaurlaritzak berak seinalatu duelako Zarautz, itsas mailaren igoeren eszenatokietan kalte handienetarikoa jasoko lukeen herri gisa. Hala ere, Udalak ez ditu arrisku hauek jasota indarrean dagoen Hirigintza Plan Orokorrean. Bestalde, herritarrak bizkarra emanda bizi gara errealitate honi.
Cookie-ek gure zerbitzuak eskaintzen laguntzen digute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-n erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Cookiak erabiltzen ditugu, nola ezabatu jakiteko, ikusi gure pribatutasun politika.
Webhorri honetako cookiak onartzen ditut.ACCEPT
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.