Anguloko portutik atera (720 m) eta mendilerroaren ertzetik jarraituko dugu, une oro San Migeleko ur-jauzia bistan dugula, gero bertatik pasatzeko. Otsozuloaren bidea hartuko dugu, eta, ibilguari jarraituz, San Migel Zaharra haitzulora iritsiko gara (807 m).

Haitzulotik aldapa handi bat igoko dugu, altuera hartzeko eta, hartara, paretako igarobide egokitik igo eta gero Urietaren goi-lautadara ateratzeko. Gero W kota panoramikora iritsiko gara (1.084 m), Haedo de Anguloren gainean dagoena. Labar harritsuaren ondotik jarraituko dugu, eta gero eskuinera jo eta diagonalean gurutzatu, Urietaren gailurreraino (1.118 m).

Ertzetik jarraituko dugu, Aroren atakara iritsi arte (990 m), eta lautada batera jaitsiko gara. Han dago Ungino putzua (1.032 m), Ungino (1.105 m), Somo (1.170 m) eta Eskutxi (1.185 m) gailurrez inguratuta.

Ibilbideak ez du zailtasunik.

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Download “Peña Angulo portua - Aro - Eskutxi - Ungino - Peña Angulo tracka”

Pena-Angulo-portua-Aro-Exkutxi-Ungino-Pena-Angulo-portua.gpx – Downloaded 208 times – 416,62 KB
Urriaren 22a: Gorobel mendilerroa (Angulo portutik Ungino putzura)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.