Mendi irteera honetan ere Nafarroako Erreinuan kokatzen den Arranguren Ibarrean barrena ibiliaz osatuko dugu gehien batean eguneko txangoa, zeren eta,  Malkaitz, mendi kaskoa, eta Ardanatz herriska Eguesibar-en daude. 

Ondorengo herri hauek osatzen dute Aranguren Ibarra edo Bailara:

ArangurenGongoraIlundainLabioLakidainMutiloabeitiMutiloagoitiTaxoare eta Zolia.

Ibilaldian zehar besteak beste,  garai batean garrantzi handiko gunea zen Lakidain gailurrera igoko gara.  Bertan,  zegoen kokatua Irulegi gaztelua, gaur egun oraindik aztarnak hor daude, eta Aranzadikoek eginiko indusketa lanari esker zenbait aztarna begi bistaratu dituzte.

Irulegi gazteluaLakidainen zegoen Erdi Aroko gaztelua izan zen, izen bereko mendiaren gailurrean zegoena. 1374an Gonzalo Ruiz de Eransus alkaidea bertan bizi zen. 1494an Katalina I.a Nafarroakoak gaztelua eraistea agindu zuen beaumontarrei beldur.

Ingurune honetako berezko landarediaren aztarna gutxi geratzen dira gaur egun, oro har, gizakiaren eraginak nahiko endekatu ditu, hala-nola; haritzak, pinuak, pagoak eta arteak. Azken mendeetako birlandaketengatik haraneko zuhaitzik ohikoena pinua da, bai pinu lariziarra zein Austriatik ekarritako pinu beltza. 

Mende askotan zehar ekonomiaren ardatza nekazaritza izan ondoren, XX. mendearen amaieran aldaketa sakona bizi izan da ibarreko Mutiloabeitin eta Mutiloagoitin. Gaur egun, Iruñerriko gune metropolitarraren kanpoaldean ezarritako enpresak dira nagusi bertan, eta horrela zerbitzuek nekazaritzak baino garrantzia handiagoa lortu dute.

TXANGOA:  Eguneko txangoa egiteko Labiano (583 m) herriskara joango gara, herria piska bat ezagutzeko baliatuz, elizaren ondoan autobusetik jaitsi eta inguruari bisitatxo bat egin ondoren  hegoalderako norabidea hartuaz herrian sartu garen kaletik  irtengo gara. Errepidea gurutzatu eta norabide berdinean jarraituko dugu ia Oinzabal Lepoa  (802 m) iritxi arte. Lepo honetatik hasi eta Tangorri gailurretik igaro arte Irunerria itzuliaren GR 220 jarraituko dugu.

Lepoan, iparralderako norabidea hartu, eta basoan sartuaz, lehenengo behatokira iritxiko gara. Aurrera egiteko, ipar-ekialde-iparralderako norabidean jarraitu beharko dugu ahalik eta Lakidain gailurrera iritsi arte.

Lehen aipatutako behatokia atzean  utzi, eta  aurrerako bidean, mota ezberdinetako landaredia edo basoa izango dugu, hala nola;  pinua, pagoa, haritza , ezpela, eta abar…  horrela Bagadi edo Pagadi (887 m)  gailurrera iritsiko gara. Aurrera gainez gain goazen heinean beste bi behatokitatik igaroko gara, eta baita ere, Urramendi (884 m),  Arakita (818 m)  gainetatik igaro ondoren, jaitsiera bizi batetik behera eginez Milagrotik Aezkoarako ardi-bidea gurutzatzen den lepoan (718 m) izango gara.

Hemendik, malda motz baina  tente bat igo ondoren, laster izango dugu begi aurrean eguneko helburua dugun Lakidain, edo baita ere, Irulegi  (893 m) deitzen zaion  gailurra.  Talaia gune ederra dugu hemen. 

Gain honetatik beheko lepora (796 m) malda bizi batetik jaitsiko gara. Behin lepoan, ipar-mendebalderako norabidean jarriaz, gainez gain goazen heinean, besteak beste; Txaparre (847 m), Ariztko (837 m), eta Tongorri  (845 m) munoetatik igaro  eta gero, Malkaitz (773 m) eguneko azken kaskora iritsiko gara.

Kasko honetatik, Iruñerria aurrez-aurre  ikusiko dugu.

Hemendik, mendebalderako norabidean piska bat behera egin ondoren, hego-ekialderako norabidean Ardanatz (613 m) herriskara iritsiko gara.

Norabide berdinean jarraituz  eta gora eginez lepo edo gain batetik (809 m) igaro, eta behera eginez, ibilaldiaren amaiera izango den Aranguren (711 m) herrian izango gara

Aukera bikaina, ibilaldi bat eginez Nafarroako Erreinu Zaharraren  historian ere barneratzeko. 

Distantzia:  19 km inguru.

Igoera metatua:  1000 m inguru

Jaitsiera metatua:  850 m inguru

Zailtasuna: Duen distantzia eta desnibela.

Irteera: Goizeko 7:30ean Agoues-eneko Biribil-gunetik

Track-a

MARTXOAK 10: Labiano – Bagadi – Irulegi – Tangorri – Malkaitz – Ardanatz – Aranguren