Bazkide hori:
Mezu honen bidez jakinarazten dizugu elkartearen hurrengo hiru irteerak bertan behera utzi ditugula. Zehazki, hauek dira:
- Martxoaren 15a: Urkarregi-Egixarre-Akarregi-Etxebarri
- Martxoaren 29a: Arluzea-Kapildui-San Kristobal-Apinaiz
- Apirilaren 9-12 (Aste Santuko irteera): Guara
Lehenaren eta hirugarrenaren ordainketa egin baduzu, lehenbailehen itzuliko dizugu dirua, zeure kontu-korrontean bertan.
Uneko egoerak hartaratuta hartu dugu erabakia, eta seguru gaude ulertuko duzula. Egoeraren bilakabidearen arabera, horien ondorengo irteeren inguruko erabakiak hartuko ditugu.
Ondo izan,
Batzordea
OHAR GARRANTZITSUA