Autobusak “El Mirador de Salburua” jatetxean utziko gaitu. Hau izango da gure bazkaltzeko tokia.

 Bertatik Salburuako Parkea “ATARIA”ra joango gara, eta bertan hasiko dugu ibilbidea (Salburuako Hezegunea Interpretazio Zentroa). Oreinak, ahate desberdinak, zikoinak etab. ikusteko aukera izango dugu. Merezi du buelta osoa egitea. Gainera, dena laua da. 

4 km-tara Elorriaga auzoan geldituko gara. Aukera dago autobusa hartzeko bertan, norbaitek beharra badu. Parkean zerbait jan dezakegu eta gero nahi badugu kafetxo bat “Palacio de Elorriagan” har dezakegu, baina ezin da gure janaria eraman.

Buelta osoa  9,300 km dira.

Jatetxea beteta egongo da eta aholkatu digute  ordubitan (14:00) eserita egoteko.

Download “Menua”

Salburuako-menua.docx – Downloaded 285 times – 14,27 KB

Download “Salburu-ko Track-a”

SALBURUA.gpx – Downloaded 254 times – 77,29 KB
Beteranoen XIX ibilaldia: SALBURUAKO PARKEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.