Arkamurka natura elkarteak hegaztiak ikusteko irteera antolatu du Iñurritza biotopora. Hitzordua maiatzaren 1ean, igandean, goizeko 09;00 etan, Zarauzko surtidorearen aurreko biotopoaren sarreran izango da. Udaberri betean sartuta gauden garaia izanik, hegazti ugari ikusiko ditugula zihurtatua dago, kontuan izan udaberria Iñurritza biotopoan hegaztiak ikusteko urteko sasoirik onena izaten dela. Batzuk Afrika aldetik Iñurritzako hezegunera kumatzera etortzen direlako eta beste batzuk migrazioan Iñurritza biotopoa atseden hartzeko erabiltzen dutelako. Inongo zailtasunik izango ez duen goizbuelta bat izango da. Arkamurka taldekoek teleskopioak, prismatikoak zein hegazti gidak eramango dituzte, bainan halata guztiz norberak ere etxean izango balitu eramatea gomendatzen da. Beraz, txorizale guziak bertan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Behekaldean dituzue egun hauetan bertan ikusten ari garen hegazti batzuen argazkiak.
ARKAMURKAKOEKIN IÑURRITZA BIOTOPORA HEGAZTIAK IKUSTERA