ETXARRI ARANATZ – FAGAMENDI – TXARADIGORRI – ZELATAMUNO –
IRUMUGATA – SAN ADRIAN BASELIZA – ETXARRI ARANATZ

Eguneko txangoan, Ataun – Burunda mendilerroa, Gipuzkoako Ataun eskualdearen eta Burunda artean kokatua da , eta arrazoi horregatik deitzen da horrela.
Burunda, Sakana Bailararen mendebaldeko zatia da

Goialde guztia pagadiz estalita dago, balizko panoramika oro ezkutatuz, eta beheko
partean hariztia da nagusi, eta horien artean ale erraldoiak agertzen dira. Aipatu, inguru horri “Milurtekoen Harizti Bidea”” deitzen zaiola.
Ibilaldian, PR-NA 133 Etxarri-Aranatzeko trikuharrien ibilbideari jarraituko diogu Txaradigorri gainetik igaro arte, zeren eta hortik Irumugata bitartean Gipuzkoako
Itzuliko GR-121 akin partekatuko dugu.
Ibilaldia, Etxarri Aranatzetik Lizarrustira doan errepidetik Arakil Ibaia eta trenbidea, autobusez gurutzatu ondoren dagoen biribil gune ingurutik hasiko dugu. (490 m)

Mendilerroaren hego-mendebaldeko maldetatik gora eginez Fagamendi (814 m) gainetik igaro, eta piska bat behera egin ondoren Ahuntzetxe aterpera (710 m) iritsiko gara, iturria ere badago bertan.
Jarraitzeko, bidean gora eginez Txaradigorri ((986 m) gailurrera iritsiko gara. Gain honetatik Irumugata-ra (961 m) iritsi bitartean gainez-gain joanez zenbait muino eta lepoetatik igarotzearekin batera hainbat trikuharri ere aurkituko ditugu bidean. Zerbaiten gaitik deitzen zaio ibilaldi honi Trikuharrien Bidea
Irumugata-tik igaro, eta GR-121 marrak utzita, PR marrak bide lagun ditugula, hegoalderako norabidea hartuaz beherako bidean jarriko gara, bide honetan ere, beste lau bat trikuharri ikusi ahal izango ditugu beheko sakonean dagoen Ibarbeltz errekastoaren ingurura jaitsi arte, non, aisia gunea eta San Adrian Baseliza dauden.
Hemendik amaiera arteko bidea errekastoaren aldamenean doan bide zabal edo pistari jarraituz, “3 kilometro inguru” egin eta kanpinaren ondotik igaro ondoren abiapuntua izan den gunean amaituko dugu txangoa
Ibilbide bikaina, pagadi eta hariztietan barrena ibiliaz gure arbasoen kokagunetan ere
barneratzeko
Distantzia: 15 km inguru
Igoera / jaitsiera metatuak: 750 m inguru
Denbora: 5:00 ordu inguru
Zailtasuna: ez du zailtasun teknikorik

Download “TRIKUHARRIEN IBILBIDEA”

Etxarri-Aranatz-Ahuntzetxe-aterpea-Txaradigorri-Etxarri-Aranatz.gpx – Downloaded 656 times – 148,21 KB
TRIKUHARRIEN IBILBIDEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.