Uztailak 8, Larunbata: Canal Roya

Gaurko ibilaldia, Corral de las mulas izeneko lekutik hasiko dugu. Bertatik abiatuta eta culibillas bailaratik jarraituz, ibones de Anayet delako paraje ederrera iritsiko gara. Ingurumarietako paisaiarekin bista gozatu ondoren Anayet mendiaren magalean zehar La Rinconada-ra jeitsiko gara. Hemendik aurrera hain ezaguna egin zaigun Canal Roya bailaraz gozatuaz ibilaldiaren amaiera den Rioseta-ra iritsiko gara.

Luzera: 16,5 km.

Igoera: 660 m.

Jeitsiera: 940 m.

Iraupena: 6-7 ordu.

Zailtasun teknikorik gabeko ibilaldia.

Download “Corral de Mulas - Rinconada - Rioseta - Canal Roya”

Corral-de-Mulas-Rinconada-Rioseta-Canal-Roya.gpx – Downloaded 371 times – 57,24 KB

Uztailak 9, Igandea: Chemin de la Mature

Ibilaldia Pont d Gerbes zubian hasiko dugu eta berehala chemin de la mature bide zoragarri bezain zirraragarrian barrena jarraituko dugu. Bidea pixkanaka zabalduz doa eta pagadi eder batean zehar ibiliaz granges d Perry delakoaren ondotik igaroko gara. Ondoren bidegurutzean ezkerrera eginaz, arras-eko lepora iritsiko gara. Hemendik aurrera, bideak beherantz eramango gaitu. Aurrerago pago, astigar eta haritz bakan batzuen artean bidaiatuz hasierako puntu berera iritsiko gara. On egin!!

Luzera:  10,2 km.

Igoera: 740m.

Jetsiera: 740m.

Iraupena: 4-5 ordu

Zailtasun teknikorik gabeko ibilaldia.

Download “Pont de Gebes - Granges de Perry - Arros lepoa - Pont de Gebes”

Pont-de-Gebes-Granges-de-Perry-Arros-lepoa-Pont-de-Gebes.gpx – Downloaded 384 times – 163,73 KB

Lotarako tokia: Kandantxuko Aguilas aterpea.  Mantak badaude, maindirea edo zakua bakoitzaren kontu. 

PREZIOAKGazteakHelduak
Bazkideak  55.00 (25 urte arte)90.00
Bazkide ez direnak  60,00 (25 urte arte)100.00

ORDAINKETA:

KUTXABANK2095 5076 48 1065685215
LABORAL KUTXA3035 0029 65 0290015562

PREZIOETAN SARTUTA DAGO: Joan-etorria autobusez Zarauztik, afaria, lotarako lekua eta gosaria (mendirako edota gainerako mokaduak norberaren kontu)

Plaza mugatuak:   guztira, 40

Izen-ematea Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Uztailak 1 baino lehen.

Irteera goizeko 06:00etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu!

UZTAILAK 8-9: Piriniotara irteera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.