Urtero bezala, Pagoeta mendizale elkartearen eta Arkamurka natura-elkartearen artean mendi irteera antolatu da azaroaren bukaerarako. Aurten Urbasaraino joango gara. Lizarragako portuan hasi eta bukatuko den irteerak, gutxi gorabehera 8 Km-ko luzera izango du eta tartean San Adrianeko ermitan hartuko dugu atsedena.

Lizarragako bentako aparkalekutik abiatuta, lehen egonaldia Portupekoleze kobazuloan egingo dugu. Toki horrek inguru horretako geologia eta geomorfologia ezagutzeko aukera bikaina eskainiko digunez, paisaia interpretatzeko argibideak jasoko ditugu. Hortik San Adrian aldera abiatuko gara eta bidean zehar ikusi ahal izango dugun paisaia ederrean bertako basoak, (pagadiak) eta landaretza (harkaiztietakoa) aztertuko ditugu. Ermitan atsedena hartu ostean, buelta belardietatik egingo dugu, paraje horiek abeltzaintzarako baliatu baitira antzinatik eta basoak belardi eta sastrakadi bihurtuz.

Joan-etorrian galdutako denbora kontuan izanda, goiz-buelta pittin bat luzatuko da: bueltan, Zarautzera 15:30ean iristea aurreikusi da.

Azaroaren 26a: URBASARA IRTEERA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.