Ibilaldi honetan, oso ezaguna ez den Ernio mendiguneko ipar-ekialdean kokatzen den Belako Haitzak edo, Alkizako Piramide Zuria, bezala ezagutzen den gunean ibiliko gara.

Mendiguneko ingurunean ia erabat basoa dago, eta hainbat kontra-hormek osatzen dute. Belako harkaitzak dira ikusgarrienak eta deigarrienak.

Arroka horien barruan, Zopite haitzulo interesgarria dago, lur karstiko batean. Ez da erraza haren sarrera aurkitzea, eta, gainera, nahiko ausarta da haren esplorazioa.

Ibilbide hau egiteko, Alkiza herrira joango gara, eta herriko erdigunetik bertatik SL-GI-9 “Askantxoko Itzulia” tokiko bidezidorrari jarraituz hasiko gara, eta Belako haitzen azpialdean eta basoan galduta dagoen “ElectrAlkiza” -ko zentral elektriko txikirantz joango gara.

Zentralera iritsi eta bide eroso eta zabaletik igotzen hasiko gara, eta zentralerako urhornidurako kanal batetik igaroko gara. Ondoren, SL bera adierazten duten zutoinak ere ikusiko ditugu. Gora egiten jarraitu eta, Susta erreka zeharkatutakoan, oso egoera onean ez dagoen karobi zahar bateraino iritxiko gara. Pauso batzuk aurrerago, PR-GI-78 “Itxuraingo Itzulia” bidearekin “lotura” adierazteko zutoinak dauden gunera iritsiko gara. Horrela, SL utzi eta ezkerrera desbideratuko gara PR gisa adierazitako eremutik, Belako, gainera iparraldetik inguratzeko.

Bidezidorretik aurrera jarraituko dugu, ez da bide oso garbia, baina agerikoa eta zabala da, eta horrela, Belako Haitzak, gailurra osatzen duten hiru kota zehatz gabeen ingurura iritsiko gara. Horietako batean, gailurra baino pauso batzuk lehenago lurrean sartutako burdinazko barra bat dago erreferentzi gisa.

Eguraldia lagun, Haitz gain hauetatik talaia bikainaz begiak gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Ondoren, eta oso zehaztua ez den Zopiteko lepora bueltatu eta, hegoalderantz eginez, ehizalekuen artean Aillutz aldera eramango gaituen bide-zidorrari jarraituko diogu.

Ailluitzetik behera bide zabalago batetik jarraituz, Lortxina baserri ondora, eta handik, GI- 3630 “Anoeta- Alkiza errepidera iritxiko gara. Handik, pauso batzuk behera egin ondoren, ezkerrera joko dugu PR-GI-13 “Anoetatik Alkizara” (gaur egun deskatalogatuta dago) zidorra hartu eta Alkiza herriaren erdigunera eta gure hasierako puntura eramango gaitu. Aukera bikaina, Ernio mendigunearen ingurune berezi bezain ederrean ibilalditxo bat eginez goiz-buelta egiteko

Ibilbideak ez du inolako zailtasun berezirik, bideak agerikoak eta nahiko egokiak dira.

Irteera goizeko 07:30etan izango da, Agueseko biribilgunean.

Animatu zaitez!!

Download “Alkiza - Belako haitza - Alkiza”

Belako-Haitzak.gpx – Downloaded 349 times – 100,97 KB
URTARRILAK 14: Alkiza – Belako haitzak – Alkiza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.