2012. urtean, Irailaren 29tik azaroaren 3a, Joseba Jauregik, 12 kidez osatutako taldean Benentxio Irureta zena buru zutela Nepalen egindako bi trekkingen diaporama edo ikus-entzuneko emanaldia emango du.
Lehendabizikoa; 19 egunetan egindako ibilaldia: Jiri-n hasi, eta Nanche Bazar-era, handik Gokyo bailaratik igaroaz Everest-eko oinarrizko kanpalekura. Beherakoan, Chhukhung bailaran sartu-irteera egin ondoren Luklan amaitutakoa
Bigarrena; 7 egunetan Langtang bailaran egindako Treking-a: Dhunchen hasi, eta hainbat herri-gunetatik igaro ondoren Tserko Ri 4.984m. mendia igo zuten. Beherako bidean gune batean beste bide bat hartuaz Dhunchen amaitutako ibilaldia
LEKUA: Pagoeta Mendizale Elkartearen egoitzan
EGUNA: Urtarrilak 26, ostirala
ORDUA: 19:00
Animatu!!