Col du Tourmalet (2116 m) – Pic du Midi de Bigorre (2872 m)-Col de la Bonida (2302 m) – Lac d’Aouda – Col d’Aoube  (2369 m) – Lac Bleu  (1928 m) – Le Chiroulet (1062 m)

Eguneko txangoa, , Col du Tourmalet-etik hasiko dugu, Pic du Midi de Bigorre gailurrera igotzeko. Dudarik Gabe, Hautes Pirinees-eko begiratokirik aproposena dugu, eguraldia lagun, inguru guztia ikusteko aukera dago bertatik.

Tourmalet gainetik pista zabal eta erosoan, gora egingo dugu Col de Sencoursera iristeko. Lac d’Oncet-en gainetik pasa eta Aldapa tente eta zigi-zagatsuan, Col de Laquets eta aterpe zahar batera helduko gara. Hemendik aurrera, pista desagertu eta bide -zidor harritsuan, goiko instalazioetara iritsiko gara. Tontorretik (2872m), alimaleko ikuspegia izango dugu. Eguraldi onarekin, Aneto, Monte Perdido, Casco, Taillon, Neouvielle eta abar luze bat ikusteko aukera izango dugu. Esan baita ere, hemen aurkitzen dela, Europako behatokirik altuena.

Hemendik berriro atzera egin beharko dugu, Lac d’Oncet-era doan bidea hartzeko. Aintzira honetatik Col de la Bonida aldera hartuko dugu. Beste aldean, aldapa behera eginda, Lac d’Aouda-ra iritsiko gara, eta hemendik gora eginez, Aoube-ko lepora helduko gara. Hemendik urrunean, Lac Bleu ikusiko dugu eta hori izango da gure hurrengo jomuga. Aintzira ezker aldetik dugula atzean utzi ondoren, jaitsiera pikoan, haranean behera egingo dugu. Harri artean lehenbizi, belardian gero eta pagadi eta izei ederren artetik, Chiroulet-era iristeko.

Distantzia:   24,7  km inguru

Igoera metatua:   1050 m.

Jaitsiera metatua:  2100 m

Denbora:   9  ordu inguru

Le Chiroulet  (1062 m)– Col d’Aouet  (2184 m)– Lac d’Arizes (2015 m)– Artigues (1193 m)

Txango hau,  bezperakoa  amaitutako toki berean hasiko dugu

Chiroulet (1062m), Lesponneko haranean aurkitzen da. Zeharkaldi hau egiteko, Col d`Aouet (2184m) -ko lepoa gainditu beharko dugu.

L’ Aya, Aouet eta Tramezaygues izeneko bordak ikusiko ditugu ibilaldian zehar. Tartean, Lac d’ Arizes-etik pasako gara, eta begien gozamenerako, Midi de Bigorreren ikuspegi ederra ere izango.

Behin lepotik igarota, txangoaren amaiera artekoa ia dena behera izango da

Bukatu berriz, Artiguesen (1193m) egingo dugu. Bertan dagoen,  kanping eta aparkaleku haundi baten ondoan, presa edo urtegi txiki bat ere badago.

Bi eguneko txango hau, freskatu eder batekin bukatzeko modua ere izango dugu.

 

Distantzia:  15,5 km inguru.

Igoera metatua:   1050 m inguru

Jaitsiera metatua:  1200 m inguru

Denbora:  6/7 ordu

Egitaraua eta baldintzak

 

 

UZTAILAK 21-22: Pirinioak