Udako oporraldia igaro ondoren hemen gatoz udazkeneko mendi ibilaldien egutegiari heltzeko asmoz. Hasteko, Idizabal Gaztaren Bideko 5. txangoa izango dugu. Urteko mendi irteeren egutegian egun osoko ibilaldia izango dela agertzen bada ere , GOIZ-BUELTA  IZANGO DA. Hau da; ibilaldia bukatu ondoren berehala etxerako bidea hartuko da.

Lizarrusti Mendatea – Lareoko urtegia – Enirio – Akapulko –  Zaldibia

Gaur, 5. Txangoa egiteko, Lizarrusti Mendatetik (622m.) irtengo gara.

Ipar Mendebalderako norabidea hartu eta baso ederrean barneratuaz, beti ere GR 283 jarraituz, Lareoko urtegira (740m.) iritxiko gara.  Urtegia ezkerrean dugula euts-horma gainetik zehakatuaz, ipar-ekialdera aldera egingo dugu.

Urtegiaren bukaeratik, 200m ingurura  dagoen haitzartetik pasa eta gorako bidea jarraituz Enirioko bordetara (800m.) iritsiko gara.

Hemendik,  ipar-mendebalderako norabidea hartuaz, Uiduiko bordatara (890m.) iritsiko gara, eta aurreratxoago   Jentilari deitzen den trikuharri eder bat topatuko dugu.

Hamaiketakoa egin eta indarrak hartzeko inguru aproposa.

Horren ondoren, eta bideari jarraituz, Mendibileko bordak atzean utziaz , jentilen galtzadatik barrena, eta beti ere beherako bidean  Olareagako saroia, edo baita ere  Akapulko, deitzen den gunera iritsiko gara.

Hemendik, mendebalderako norabidea hartuaz, inguruan dagoen Artzabal muñoa ezkerretara utzi, eta beherako bidean jarraituz, Arkakako aisia gunearen ondora helduko gara, eta hortik, Aiestaran errekaren aldamenetik jarraituz, Zaldibian bukatuko dugu eguneko  ibilaldia.

Distantzia: 17,5 km Inguru

Igoera metatua:       300 m. inguru

Jaitsiera metatua:    750 m. inguru

Denbora:    5 ordu t’erdi inguru

Irteera: goizeko 7:30 tan Agoues-eneko biribil-gunetik.

IRAILAK 23: IDIAZABAL GAZTAREN IBILBIDEA 5.Txangoa