Gaurkoan Nafarroara joango gara, Goizuetara (88 m) hain zuzen. Behin bertara iritsita, erdi aroko zubi handitik igaroaz Urumea ibia gurutzatu eta bere ertzetik jarraituko dugu ipar-ekialderako norabidean. Behin, kanpinaren aldamenetik igarota, berehala, ipar-mendebalderako norabidean gora eginez Trupi gunera iritsiko gara.
Hemen hego-mendebalderako norabidea hartuaz, Otsaleku Lepoa (465m) eta Altzanburutik (519 m) igaro ondoren, Añone (595 m) eta Urgaratako gaina (596) gunera iritsiko gara
Inguru honetan zenbait trikuharri, eta tumulu desberdinak ikusteko aukera edukiko dugu. Ibilbideak erakusten dituen poste batzuk ere aurkituko ditugu.
Aurrera jarraituz beti ere gorako bidean, Arriurdingain (707 m) ginera iritsiko gara. Behin gain honetatik igarota, behera eginez, Errekalko muinoan (664 m) izango gara. Hemen, bide gurutze bat dugu, bide batek Adarra/Mandoegi mendilerroko lepora eramaten du, eta besteak Aranora.
Hemendik, ipar-ekialderako norabidea hartuaz pixkanaka jaisten hasiko gara, eta 511 m garaieran dagoen lepo batetara iristean hego- ekialderako norabidean jarraituz baserrien aldamenetik igaroaz, herriko hilerrira iritsiko gara, eta hasieran gurutzatu dugun ibaiko zubia berriro gurutzatuaz emango diogu amaiera eguneko txangoari.
Distantzia: 14 km inguru
Igoera/jaitsiera metatuak: 700 m inguru
Zailtasuna: Ez du apartuko zailtasunik
Irteera: Goizeko 7:30ean Agoues-eneko biribil-gunetik