Apirilak 19: POYOS DE MESA (1601 m) . Ibilaldia, irteera honetako motxena da, 18,5 Km inguru eta 750m-ko desnibela, Guadalquivir ibaiaren sorburu inguruko gailur ederra, goi partean zelai ederrak eta ikuspegi zabalak dituena. Ibilbide zirkularra da. Ibilbidea bidezidorretatik barna doa gehienbat eta paraje ezkutu eta basatiak zeharkatzen ditu. Arratsaldez ordubete inguruko ibilaldi txiki bat egiteko aukera egongo da Cascada Linarejos inguruan.
Apirilak 20: GILILLO. Larunbata egun borobila izango dugu. Ibilaldiak 22 Km inguru eta desnibela berriz 1230m ingurukoa. Cazorla herritik abiatuta bertako gailurrik famatuena eta mendizerrako garaiena igoko dugu bere 1848 metroekin. Ibilbide zirkularra da eta, egingo ditugun hiru ibilaldietatik goi-mendi kutsu handiena duena ere bai.
Apirilak 21: RIO BOROSA, LAGUNA DE VALDEAZORES. Borosa ibaiaren bailaratik gora joango gara Valdeazores-eko aintziraraino. Aintzirak, haitzarteak, eta ur-jauziak, paraje ederra benetan. Joan eta etorri bide berdinetik egingo dugu, ibilbidea luzea da baina erreza. Ibilaldiak 27Km inguru ditu eta 1170m-ko desnibelae
BOROSA – LAGUNA DE VALDEAZORES TRACK-A