Bazkide agurgarriok:
Gutako askori http://lameteoqueviene.blogspot.com/ bloga ezaguna egiten zaigu. Bertan Jorge García-Dihinx-ek astero astero Piriniotako eguraldiaren inguruan aritzen da. Baina Jorge ez da meteorologoa sendagilea baizik, zehazki elikaduran aditua.
Hurrengo asteazkenean, Martxoak 20ean, elikudarari buruz jardungo da Zarautzen . Hitzaldia Zarautz K.E. eta Pagoeta M.E.k antolatu dugu, elkarlanean.
Hauek dira hitzaldiaren inguruko jakin beharrekoak:
Eguna: Martxoak 20a, asteazkena.

Hizlaria: JORGE GARCÍA-DIHINX

Ordua: 19:00 (ordu terdi inguru iraungo du)

Lekua: Antonianoko aretoa

Izenburua: DIETA Y EJERCICIO. EL NUEVO MANEJO DE LA OBESIDAD

Doanekoa da
Proposamena gustokoa izango duzuelakoan,

Batzordea

Jorge Garcia-Dihinx-en hitzaldia