Bazkide hori:
Honekin batera doakizu uztailaren 16-17 astebururako antolatu dugun Gouretterako irteeraren informazioa duzu.
www.pagoeta.eus webgunean, ibilaldiaren mapa, track-ak eta irteeren azalpena dituzu. Irteera erraz eta politak dira, eta Gourette estazioan egingo dugu lo. Animatu, plan bikaina dugu eta.
Izena emateko bi aukera daude:
- Pagoeta Mendizale Elkartean.Egunak: ekainaren 23tik uztailaren 8ra, 20:00etatik 21:00etara.
- Elkartearen helbide elektronikora idaztea (pagoetame@gmail.com), norberaren datuak emanez eta ordainagiriaren dokumentua erantsiz. Ekainaren 24tik aurrera jasotako mezuak soilik onartuko dira.
Derrigorrezkoa da FEDERATUA izatea. Federatua ez bazaude, aukera duzu irteerarako asegurua egiteko. Horretarako, izen-abizenak, jaioteguna eta NAN zenbakia behar dizkiguzu, eta 10 € gehiago ordaindu.
Animatu!!!
Batzordea


Download “Uztailak 17: Ger” pico-ger-zirkularra.gpx – Downloaded 599 times – 304,31 KB
Uztailaren 16-17ko irteera: Gourette