Kaixo denoi:
Aldundiak Abaltzisketan, Aralarko Gaztelu mendiaren magalean, pista berriak eraikitzeko prozedura abiarazi du. Horren harira, Landarlan elkarteak Ingurumen Eraginen balorazio negatiboa jasotzen duen txostena idatzi eta aldundira bideratzeko ekimena jarri du martxan.
Horretarako, atxikita bidaltzen dizuegu Aldundira bidaltzeko idatzia. Idatzi hau proposamena da eta aldatu edo beste puntu batzuk erantsi ditzakezue. Prozeduar oraintxe hasi denez, garrantzitsua da ahalik eta kontrako adierazpen gehienak helaraztea; Aralarren erabilera anitzak bistataratzeko.
INFORMAZIOA:https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/-/3820904-14
EPEA: abuztuaren 7a
, epea gelditzea eskatu dugu, dokumentazioa espainolez dagoelako eta epea abuztuan bukatzen delako, baina ez dugu erantzunik jaso.
EKARPENAK AURKEZTEA: Foru Aldundiaren web orritik aterata
Interesdunek edo herri-administrazioek, idazki bat zein web orri honetan eransten den Jendeak ingurumen ebaluazioan parte hartzea izeneko inprimakia erabiliz, bere iradokizunak Ingurumeneko Zuzendaritzara helaraziko dituzte prozedura hauetako baten bidez:
- Lehentasunez, idazkia edo inprimakia bide elektronikoz erantsiz Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoan. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako pasahitz operatibo bat edo aitortutako ziurtagiri digital bat izan behar ditu.
- Idazkia edo inprimakia posta arruntaz Ingurumeneko Zuzendaritzara bidaliz, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroan aurkeztuz (Gipuzkoa Plaza z/g. 20.004 Donostia).
Ingurumeneko Zuzendaritzak bertakotuko ditu jasotako erantzunak dagokion txostenean (irismeneko agirian, ingurumen-txosten estrategikoan edo ingurumen-inpaktuaren txostenean), eta horrekin batera bidaliko dizkio sustatzaileari kontuan izateko.
Mila, milesker!