IZKIKO PARKE NATURALA: 1998an izendatu zen Parke Natural eta, Arabako hego-ekialdean
dago kokatua. Paisaia aldetik anitza da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren parkerik handiena
da. Bere barnetik ibili eta ezagutzeko hainbat zidor daude. Horien artean besteak beste; El Agin eta,
Senda del Cartero bideek zuhaitz monumental eta berezietara hurbiltzen gaituzte: ezkiak, haginak,
gaztainondoak, gizakiaren ehunka urteko historiaren lekukoak, parkean eta inguruetan dauden
monumentu askotarikoen bidez ikus daitezkeenak: kobazulo artifizialak, monolitoak, gazteluen aurriak,
zubiak, errotak, guztiak ere hainbat bidetatik iristeko modukoak:


Eguneko ibilaldian, goian aipatutako zenbait zidorretatik eta beste batzuetatik ibili eta, bertako zenbait
mendi gailurretatik ere igaro asmo da, hala nola: Kapildui 1177m., San Justi 1028 m., Balzarra 998 m.,
eta San Kristobal 1057 m. Lenen aipatutakoa eta azkenekoa dira Izkiko gailurrik garaienak.


Eguneko ibilaldi osoa Parkearen eremuan osatuko dugu


Arluzea (781m.) herriskan hasi eta piska batean pistaz joango gara, eta garai bateko errotara zaharrera
iritsiko gara. Hori ikusi, eta bere inguruan dagoen zubia gurutzatuaz Barranco del Molino deitzen den
sakanean zidor polit batetik batzuetan ezpel artean, eta gero pagadian, gora egingo dugu zidor garbirik
gabean baina beti ere errekastoaren inguruan, belardi batetara iristean ipar ipar-ekialderako norabidean
hesi alanbre-sarearen aldamenetik gora eginez, Kapildui tontorrera iritsiko gara. Gailur hau, askorentzat
izenez behintzat ezaguna egingo zaizue, zeren eta, gailur honetan Euskalmeten radarrak biltzen dituen
datuekin egiten baitira EITBko eguraldi aurreikuspenak. Esan behar da, traste horrek gailurra dena
itsusten duela


Hemendik beharantzko bidea hartzearekin batera, paisaia ere aldatu egingo zaigu, igoerakoan gehien
batean pagadia izan badugu ere, hemendik aurrera tarteka pagadia, belardiak, eta epuru landarea izango
dugu hein handi batean bide lagun.


Horrela jarraituta bidetik ateraz, Arluzea gainean dagoen San Justi gailurrera joan etorria egingo dugu,
gailur honetan bi buzoi daude. Etorritako bidetik atzera-pausoak eginez, berriro bidean jarri, eta jarraituz,
eta aurrekoan bezala, Balzarra lepora iristean bidea utzi, eta, Baltzarra, edo “Pico del Arco ere deitzen
diote”, bertan dagoen arku naturala dela eta. Gailur berezi horretarako joan- etorria egingo dugu.


Berriro lepora itzultzeko atzera pausoak egin ondoren, bideari lotu eta Apinaiz alderako bidean jarriko
gara, bidean, Unzarrate deitzen den inguruetara iritsiko gara. Aipatu, inguru honetan, La Señoritas
deitzen diren kobak daudela. Horietara iristeko, bidetik atera eta ezpel artean zidor esti batetik harkaitz
azpira joan behar da, eta joan-etorria egiteko; 300 bat metro dira eta, 10/15 minutu behar lirateke


Bideari lotuta, Unzarrateko haitzen gainetik jarraituaz, une batean Apinaiz-tik


Arluzea-ra doan “postariaren xenda”rekin bat egitean, (aipatu bide honi behera jarraituz nahi duenak
Apinaiz-era jaisteko aukera duela) mendebalderako norabidean gora hartu eta San Kristobal gailurrerako
bidean jarriko gara, gain batetara iristean, ipar-ekialderako norabidea hartu eta, mendiaren hegitik
jarraituz San Kristobal gailurrera iritsiko gara. Gailurrean, buzoia, eta erpin geodesikoan kokatuta, ondo
zaindutako jaiotza bat ere badago.


Beherako bidean jarriaz, lehenik zidorrik gabean pagadian behera egin ondoren, bide zabalarekin lotuaz
herrira jaisteko bidean jarriko gara, bide horretan kontuz ibili behar da, zeren eta une batean bide zabala
utzi eta garai bateko bideari jarraitu behar zaio. Horrela berehala izango gara eguneko helburua den
Apinaiz (735 m) herrian


Aukera ederra, ingurune eder honetan ibili eta inguruak piska bat ezagutzeko.


Distantzia: 22,5 km inguru, Igoera / jaitsiera metatuak 770 m inguru
San Kristobal igo gabe: 19,5 km inguru. Igoera / jaitsiera metatuak 800 m inguru
Zailtasuna: Ertaina, baina zailtasun teknikorik gabea.

Denbora: 6:30 ordu inguru

Download “IRAILAK 18: ARLUZEA – KAPILDUI – SAN JUSTI – BALTZARRA – SAN KRISTOBAL - APINAIZ”

Arluzea-Kapildui-San-Justo-Baltzarra-San-Kristobal-Apinaiz.gpx – Downloaded 453 times – 206,27 KB
ARLUZEA – KAPILDUI – SAN JUSTI – BALTZARRA – SAN KRISTOBAL – APINAIZ

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.