Lurgaiaren eskutik, auzo-lanean bertako basoak berreskuratzeko deialdia dago egina Urdanetan

Kaixo. Ggogoratu larunbat honetan Lurgaiaren deialdia jarraituz, auzo-lanean bertako basoa berreskuratzeko lanak egiteko deialdia dagoela egina. Hitzordua Aian, Urdaneta auzoko Izeta sagardotegiaren parkinean, goizeko 09,00tan izango da. Informazio zabalagoa hemen sartuta; https://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/2022/03/lurgaiaren-eskutik-auzo-lanean-bertako.html Ongi izan.

ZARAUZKO III. HEZEGUNE-EGUNA , PLASTIKO BILKETA IÑURRITZAKO BIOTOPOAN

Kaixo. Otsailean nazioarteko hezegune-astea ospatzen denez, Zarauzko Arkamurka Natura-Elkarteak Iñurritza biotopoko hezegunearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Gure elkartearen ideia eta ilusioa urtero ospatuko den dinamika bat sortzea litzateke, hezegune-eguna deiturikoa, hezeguneen alde egin den eta berauek babesteko egun bizirik darraien ahalegina azpimarratzeko. Lekua; Zarauzko surtidorearen aurreko